Dokumentuaren akzioak
Euskarazko tesien bila dabil TESIKER
Euskarazko tesiak biltzen ditu TESIKER datu-baseak. Bertan, azken 40 urteetan argitaratu diren 540 doktorego-tesietatik 334 lan daude kontsultarako eskuragarri, hots, euskaraz argitaratutako doktorego-tesien %62.
Azken urteetan, batez beste, 30 tesi aurkezten dira euskaraz eta horiek biltzeko deialdia zabaldu dute UEUtik, horrela, datu-basea osatzeko zein euskarazko ekoizpena denon eskura jartzeko. Hala diote: "Euskarazko tesi guztiak biltegi batean egotea garrantzitsua iruditzen zaigu. 2014tik aurrera unibertsitateak behartuta daude tesi guztiak online jartzera, eta tesi horiek modu zuzenean indexatuko ditu Tesikerrek; baina aurrekoena edizio berri batez egin behar da".
Horrenbestez, tesia euskaraz egin baduzu edota egin duen norbait ezagutuz gero, jar zaitezte gurekin harremanetan eta lagun iezaguzue biltegia osatzen: tesiker@ueu.eus