Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian "Hezkuntza testuinguru eraldatzaileak: bizipenak eta erronkak" jardunaldia

Dokumentuaren akzioak

"Hezkuntza testuinguru eraldatzaileak: bizipenak eta erronkak" jardunaldia

2016/05/03 - Unibertsitatea.net
Mondragon Unibertsitateko 'Berrikuntza' hezkuntzari buruzko jardunaldiaren 3. edizioaren baitan egingo da, maiatzaren 13an.

Berrikuntza jardunaldiaren 3. edizioa Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak antolatu du datorren maiatzaren 13rako, ostirala. Honakoa izango da aurtengo gaia: Hezkuntza testuinguru eraldatzaileak: bizipenak eta erronkak. Bertan, goiz osoko jardunean, hezkuntza arloko profesional eta interesdunak bilduko dira adituen hitzak jaso eta esperientziak trukatzeko.

Jardunaldi ireki honetan parte hartu nahi duen orok izena eman beharko du aldez aurretik 943 71 41 57 telefono zenbakira deituta edo harrera.huhezi@mondragon.edu e-posta helbidera mezu bat bidalita.

Jardunaldian bi taldetan banatuko da hausnarketa. Alde batetik, Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan interesa dutenak bilduko dira. Beste aldetik, berriz, Lanbide Heziketan eta unibertsitatean gertatzen ari diren esperientziak bertatik bertara ezagutu nahi dituztenak.

Egitaraua

09:00-09:30 : Inskripzioa eta dokumentazioaren banaketa.
09:30-10.00  : Begoña Pedrosa Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoaren agurra eta jardunaldiaren aurkezpena
10:00-12:15 : Ikastetxeetako eskola-esperientziak:

Esperientzien aurkezpenak (10:00-11:15):

A taldea: Haur Hezkuntzako (Elorrioko Txintxirri Ikastola) eta Derrigorrezko Hezkuntzako esperientziak (Lehen Hezkuntzako, Arrankudiaga Eskola L.H.I. eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Irungo Hirubide Institutua).

B taldea: Lanbide Heziketako esperientzia (Tknika) eta Unibertsitate mailakoa (MONDRAGON UNIBERTSITATEko Ikus-entzunezko komunikazioko gradua).

Esperientzien gaineko solasaldia taldeen baitan (11:15-12:15): esperientzia horien eraldaketa-gakoak elkarrekin identifikatu nahian.

12:15-12:30 : Bateratze saioa (plenarioa): taldeetako ondorioak partekatuz. 

12:30-13:45 : Hitzaldi nagusia: Hezkuntza testuinguru eraldatzaileak sortu eta garatzeko gakoak. Anjel I. Pérez Gómez (Malagako Unibertsitatea).

13:45-14:00 : Itxiera saioa.