Dokumentuaren akzioak
Euskal film laburren Huhezinema 2016 jaialdia abian
Huhezinema 2016, euskal film laburren IX. jaialdiak gaur ekin dio aurtengo ediziori. Hiru eguneko egitaraua prestatu dute MUko Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko ikasleek martxoaren 16tik 18ra bitartean.
104 film labur aurkeztu dira bederatzigarren edizio honetara; eta, orotara, 4.000 eurotik gora banatuko dituzte saritan Aretxabaletako Arkupe aretoan egingo den sari banaketan.
Hiru sail ofizialetan banatu dituzte aurtengo lanak: Goiena saria (10 finalista), MUko ikasleen saria (11 lan finalista) eta Basque Culinary saria (3 lan finalista). Bestalde, sail ofizialetatik kanpo, Ikusleen saria ere egongo da.
Honakoak dira sail ofizialetako saria eskuratzeko hautatuak izan diren lanak: Cenizo (Jon Mikel Caballero), Napoleón y yo (Ander Duque), Dantzariak (Axier Salazar), Lobito bueno, bruja hermosa (Ainara Porrón), Hartz txiki (Uraitz Soubies), Bere bizitzetako bat (Aitor Gametxo), Mezu bat hozkailuan (Erika Elizari eta Ekaitz Herrera), Duellum (Tucker Dávila Wood), I said I ́d never talk about politics (Aitor Oñederra) eta Break in (Mikel Aristregi eta José Bautista).
Huhezinema 2016 egitaraua
Martxoak 16, asteazkena
09:30 - 10:30: Nazioarteko film laburren emanaldia
11:00 - 13:00: Master Class: Pikadero filma, Ben Sharrock eta Irune Gurtubairen eskutik
Martxoak 17, osteguna
14:30 - 17:30: MUko ikasleen eta Basque Culinary saila
Martxoak 18, ostirala
17:00 - 20:00: Finalisten emanaldia
20:00 - 20:30: Sari banaketa
21:00 - 22:00: Luntxa Orly tabernan
22:00 - 23:00: Kontzetua Orly tabernan