Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian NanoGUNEren udako praktika programan izena emateko epea abian

Dokumentuaren akzioak

NanoGUNEren udako praktika programan izena emateko epea abian

2016/02/03 - Unibertsitatea.net
Uda garaian nanoGUNEn praktikak egin nahi dituenak, aste honetatik aurrera, aukera dauka Udako Praktika Programan izena emateko.
NanoGUNEren udako praktika programan izena emateko epea abian

Udako praktikak nanoGUNEn. ARGAZKIA: nanoGUNE

Fisika, Kimika, Biologia eta Ingeniaritza graduetako hirugarren eta laugarren mailako ikasleek, udako praktika programaren bidez, hilabete eta erdiz edo bi hilabetez puntako ikerketa zentro bateko jarduera bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute. Programan aukeratuak diren ikasleak, hain zuzen, nanoGUNEko ikertzaileekin batera arituko dira ikerketa-proiektuetan -hala nola nanomagnetismoaren, nanooptikaren, nanobiomekanikaren, nanomaterialen, nanoirudiaren edo nanoingeniaritzaren arloetan, besteak beste-.

Zer egin izena emateko?

Interesa dutenek mezu elektroniko bat bidali behar dute, otsailaren 28a baino lehen, jm.pitarke@nanogune.eu helbidera; bertan, espediente akademikoaren agiria eta curriculuma helarazi beharko dira. Hautatutako ikasleei martxoaren 11n eta 18an egingo zaie elkarrizketa.

Interesgune ugari ditu udako praktika programak, orotara, 14 proiektutan aritzeko aukera eskaintzen baita (http://www.nanogune.eu/summer-internship helbidean aurki daiteke programari buruzko informazio guztia: proiektuak, izena emateko urratsak, ordainsariak, ...).