Dokumentuaren akzioak
“Bitartekotza, lan forma berria” ikastaroa
2016/01/18 - Unibertsitatea.net
Deustuko Unibertsitateak, jardunaldi publiko baten bidez, “Bitartekotza, lan forma berria” ikastaroa aurkeztuko du datorren ostegunean.
"Gatazka berezkoa da gizarteko eremu guztietan, eta bitartekotzaren bidez ebazpenak era berritzailean har ditzakete prozesuan inplikatutako agente guztiek", hala diote aurkezpenean.
Hori dela eta, Deustuko Unibertsitatean, "Bitartekotza, lan-forma berria" ikastaroa ezagutzera emateko, jardunaldi publikoa egingo dute datorren urtarrilaren 21ean.
Helburu argia dute: hausnarketarako espazio izatea jardunaldia, hain zuzen, lanbide horretan dauden lan aukerak ezagutzeko.
Honakoa da jardunaldiaren egitaraua:
- 9:15-9:30 > Akreditazioak batzea.
- 9:30-10:00 > Inaugurazio instituzionala. Victor Urcelay, Deustuko Unibertsitateko Etengabeko Prestakuntzako eta Ekintzailetzako errektoreordea. Josu Erkoreka, Herri Administrazio eta Justiziako sailburua eta Gobernuaren bozeramailea.
- 10:00-10:10 > La mediación como instrumento de innovación social para la resolución de conflictos. Garbiñe Henry. Deustuko Unibertsitateko Gizarte Berrikuntzako zuzendaria.
- 10:10-10:30 > Competencias profesionales para ejercer la mediación. Elena Fernández Markaida. Adosteneko Presidentea eta Bizkaiko LGSko koordinatzailea.
- 10:30-10:50 > Experiencia con la mediación desde su rol de Magistrada. Solasaldia María José Rua Potu Donostiako adingabeen epailearekin.
- 10:50-11:00 > Ondorioak eta jardunaldiaren amaiera.
- 11:00- 11:30 > Kafea – Networking.
Izena emateko edo informazio gehiago eskuratzeko: http://bit.ly/1ZvBpPp