Dokumentuaren akzioak
"Code girl" dokumetala IKTetako Nesken Nazioarteko Egunean
Informazio eta Komunikazio Teknologietako Nesken Nazioarteko Eguna da gaurkoa, apirilaren 28a. Horren harira, Iruñeko planetariumean "Code girl" dokumentala eskainiko dute (jatorrizko bertsioan, azpidatziekin) gaur arratsaldean, 18:30etik aurrera; emankizunaren ondoren, eztabaidarako aukera izango da. Sarrera librea eta doakoa da.
Code Girl dokumentalak, hala nola, AEBetako, Brasileko, Indiako zein Mexikoko bigarren hezkuntzako eskoletako neska taldeek osatutako lanak erakusten ditu. Helburu argia dauka: teknologia soilik gizonentzako esparrua dela dioen mitoa eraistea, eta emakumeak, gaztetatik bertara hurbilaraztea.
IKTetako Nesken Nazioarteko Eguna
2011n ekin zion International Telecommunications Union-ek (ITU) IKTetako Nesken Nazioarteko Eguna bultzatzeko ekimenari. Beraien xedea "teknologian emakumeak duen egoeraren inguruko hausnarketa kritikoa bultzatzea da, edo neska gazte guztiei teknologia kontsumoaz gain sorkuntza ere hurbilaraztea, baita ibilbide zientifiko eta teknologikoetarako hautuak bultzatzea ere".