Dokumentuaren akzioak
Gertukom jardunaldien hirugarren edizioa
Gertukom jardunaldiak antolatzen diren hirugarren aldia da, eta aurtengoak komunikabideen balio soziala izango du hizpide. Ekitaldi irekia izango da, aurreko edizioak bezala, eta Aretxabaletako campuseko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean antolatuko da.
Jardunaldian parte hartuko dutenen artean, unibertsitateko ikertzaileak, EiTB, Hekimen, Berria eta Goienako ordezkariak daude, besteak beste. Euskarazko komunikabideen balio soziala ikertzea helburu duten ikerketa proiektuaren lehen emaitzak aurkeztuko ditu Mondragon Unibertsitateko Hezikom ikerketa taldeak.
Horretaz aparte, inguruko ikuspgi orokorraren berri emango du Marti Petit ikertzaile katalanak, eta euskarazko komunikabideen balio sozialaren pertzepzio ezberdinak agertuko dituzte eragile batzuek.
Hemen aurkituko duzue albiste osoa eta egitaraua: Gertukom 2015.