Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian

Ziztu bizian

Berrien atala duzu honakoa. Unibertsitatea, hezkuntza, ingurumari horretan pil-pilean dauden albisteen txokoa.

UEUren Ikastetxe Nagusiko udazkeneko eskaintza prest

2010/09/13 - Unibertsitatea.net

Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) dagoeneko prest dauka Eibarren duen Ikastetxe Nagusiko udazkeneko eskaintza.

Gehiago irakurri

DatorkiGunea, gazteentzako bilgunea

2010/09/14 - Unibertsitatea.net

Eusko Ikaskuntzak Euskal Herriko zazpi lurraldetako gazteak biltzen dituen bilgune fisiko eta birtuala sortu du, DATORKIGUNEA izenburupean, gaur egungo gizartearen erronkei buruzko eztabaida pizteko eta gai hauen inguruan hausnartzeko.

Gehiago irakurri

Passion for Knowledge jaialdiak hamar Nobel saridun bilduko ditu Donostian

2010/09/15 - Unibertsitatea.net

Hamar Nobel saridun bilduko ditu Passion for Knowledge jaialdiak (ezagutzarekiko jakin-mina), Donostia International Physics Centerrek (DIPC) zentroaren sorreraren hamargarren urteurrenaren harira egingo duen jaialdiak.

Gehiago irakurri

EHU/UPVko Zientzia eta Teknologia Fakultateak ikerketa proiektua gauzatuko du Eusko Legebiltzarrarentzat

2010/09/16 - Unibertsitatea.net

UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateak hitzarmena egin du Eusko Legebiltzarrarekin ikerketa aplikatua finantzatzeko.

Gehiago irakurri

Basalandare jangarriei buruzko ikastaroa antolatu du Aranzadi Zientzia Elkarteak

2010/09/17 - Unibertsitatea.net

ARanzadi Zientzia Elkarteak landare basati eta tradizional jangarriei buruzko ikastaroa antolatu du. Euskal Herriko, Europako, Asiako eta Amerikako etnobotanika-kulturetako basalandare jangarriak erakutsiko dituzte bertan.

Gehiago irakurri

Technology Review aldizkariak Nafarroako ikertzaile batzuen lana argitaratu du

2010/09/20 - Unibertsitatea.net

Nafarroako Unibertsitateko (UN) CEIT teknologi zentruko errobotika eta simulazio taldeak neurologiako ebakuntzarako berregite birtualari buruzko proiektu bat garatzen ari da.

Gehiago irakurri

UEUk "Ornodunak" liburua argitaratu du, ikasle eta naturazaleak tentatzeko asmoz

2010/09/21 - Unibertsitatea.net

Udako Euskal Unibertsitateak (UEU), Joxerra Aihartza biologoak idatzi duen "Ornodunak. Anatomia, eboluzioa eta aniztasuna" liburua argitaratu du, ornodunen unibertsoari egindako errepaso zabala.

Gehiago irakurri

Elhuyar Fundazioak zientzia eta teknologiaren IX. Zernola Olinpiada abian jarri du

2010/09/22 - Unibertsitatea.net

Elhuyar Fundazioak zientzia eta teknologiaren IX. Zernola Olinpiada jarri du martxan, www.zernola.net webgunearen bitartez.

Gehiago irakurri

UPV/EHUk Enologia masterra eskainiko du 2010-2011 ikasturtetik aurrera

2010/09/23 - Unibertsitatea.net

Nazioartean itzal handia duten irakasle eta profesionalek emango dute, eta irekita egongo da oso arlo diferenteetako ikasleentzat

Gehiago irakurri

Europear Batasunari buruzko ikerketa jardunaldiak Deustuko Unibertsitatean

2010/09/24 - Unibertsitatea.net

Irailaren 27a eta 28an Deustuko Unibertsitatean Europar Batasunari buruzko ikerketa jardunaldiak egingo dira. Bertan, Europar Batasuneko aldaketa klimatikoaren politika aztertuko da.

Gehiago irakurri

Komunikabideen eragin soziala aztergai

2010/09/27 - Unibertsitatea.net

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak (NAPI) eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) antolatuta, komunikabideek gaur egungo gizartean duten eragina aztertuko dute hitzaldi batean.

Gehiago irakurri

"istorio txikiak, mundu handiak" Haur eta Gazte Literatura ezagutzen jardunaldiak

2010/09/28 - Unibertsitatea.net

Urriaren 22an eta 23an Bilbon egingo dira "Istorio txikiak, mundu handiak" Haur eta Gazte Literatura ezagutzen (HGL) jardunaldiak, Ibaizabal argitaletxeak Alhóndiga Bilbaorekin batera.

Gehiago irakurri

"Be in Gipuzkoa" aurkeztu du Gipuzkoa Berritzen Innobasquek

2010/09/29 - Unibertsitatea.net

Gipuzkoa Berritzen – Innobasquek, gaur, “Be in Gipuzkoa” liburua aurkeztu duGipuzkoako Foru Aldundian; Gipuzkoako historiaren, bertako erakunde eta jendearen ikuspegi berritzailea eskaintzen du argitalpenak, Ekaingo haitzulotik hasita gaur egunera arte.

Gehiago irakurri

Naturari buruzko argazki erakusketa Donostiako Aquarium-ean

2010/09/30 - Unibertsitatea.net

Erakusketa ikusgai egongo da urriaren 10era arte, Aquarium-eko "Nautilus" aretoan.

Gehiago irakurri

Mondragon Unibertsitateak MUtelebista sortu du, Internet bidezko telebista

2010/10/01 - Unibertsitatea.net

Mondragon Unibertsitateak Internet bidezko telebista bat sortu du, MUtelebista, eta berau izango da Mondragon taldeko lehen telebista korporatiboa.

Gehiago irakurri

Unibertsitateko ikasmaterialak sustatzeko diru-poltsen deialdia egin du UEUk

2010/10/04 - Unibertsitatea.net

Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) Unibertsitateko ikasmaterialak sustatzeko 2010. urteari dagokion diru-poltsen deialdia egin du.

Gehiago irakurri

Abian dira zientzia eta teknologiaren dibulgaziorako 2010eko CAF-Elhuyar sariak

2010/10/05 - Unibertsitatea.net

Elhuyar Fundazioak eta CAF enpresak abian jarri dituzte 2010eko CAF-Elhuyar sariak.

Gehiago irakurri

Deustuko Business School-ek ekonomiaren inguruko hitzaldi eta mahainguruak antolatu ditu

2010/10/06 - Unibertsitatea.net

Helburua unibertsitatea gizartera hurbildu eta egoera ekonomikoaren inguruko iritzia modu zabalean eztabaidatu eta partitzea da.

Gehiago irakurri

XVI. Proiektika Jardunaldiak. Berrikuntza iraunkorra, kudeaketa eta gaitasunaren garapena

2010/10/07 - Unibertsitatea.net

Eusko Ikaskuntzako Gizarte eta Ekonomia Zientziak eta ERALANek (MU/FCE, ESTIA) antolatuta, gaur eta bihar berrikuntza jasangarria, kudeaketa eta gaitasunen garapenari buruzko jardunaldiak egingo dira Bidarte eta Donostian.

Gehiago irakurri

EHUko Gipuzkoako Campuseko udazken kulturala abian da

2010/10/08 - Unibertsitatea.net

UPV/EHUren Gipuzkoako Campusak 2010-2011 ikasturteko kultur egitarauri ekin dio aste honetan.

Gehiago irakurri

"Haur txikien mugimenduaren behaketa" jardunaldiak

2010/10/11 - Unibertsitatea.net

HIK HASIk azaroaren 5erako eta 6rako antolatu ditu jardunaldi hauek Durangon eta Donostian. Haur txikien mugimenduaren garapenak duen garrantziaz jabetuta, haurrak garapen egokia izan dezan, jaio berritik kontuan hartu beharko litzatekeena adieraziko da jardunaldietan.

Gehiago irakurri

MUk minbiziaren aurkako txip bat sortzen parte hartu du

2010/10/13 - Unibertsitatea.net

Lan taldea gaur egun ere lanean ari da, oraindik garatzen ari den txipak efizientziarik handiena lor dezan, eskala handian erabili ahal izateko.

Gehiago irakurri

HAUSNARTU sarietara lanak aurkezteko epea zabalik dago

2010/10/14 - Unibertsitatea.net

Soziolinguistika Klusterrak Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren laguntzarekin antolatzen dituen III. HAUSNARTU – 2010EKO EUSKAL SOZIOLINGUISTIKA SARIETARA lanak aurkezteko aukera dago, oraindik, azaroaren 30a arte.

Gehiago irakurri

Nafarroako Unibertsitateak (UN) Modari buruzko VIII. Kongresua antolatu du

- Unibertsitatea.net

Jardunaldi hauek urriaren 21 eta 22an egingo dira eta bertan, besteak beste, Carla Royo Villanovak (Carla Bulgaria Roses Beauty), Giulio Casarsak (Benetton) eta Carla Pujolek (TOUS) parte hartuko dute.

Gehiago irakurri

Nafarroako Unibertsitateak (UN) Modari buruzko VIII. Kongresua antolatu du

2010/10/15 - Unibertsitatea.net

Jardunaldi hauek urriaren 21 eta 22an egingo dira eta bertan, besteak beste, Carla Royo Villanovak (Carla Bulgaria Roses Beauty), Giulio Casarsak (Benetton) eta Carla Pujolek (TOUS) parte hartuko dute.

Gehiago irakurri

Komunikazio profesionalei zuzendutako eztabaida irekia

2010/10/18 - Unibertsitatea.net

Deustuko Komunikazio Ikasgelak urriaren 20rako antolatu du jardunaldia Donostiako kanpusean.

Gehiago irakurri

Nafarroako Unibertsitate Publikoak Campus Iberus izenekoaren aurkezpenean parte hartuko du gaur Madrilen

2010/10/19 - Unibertsitatea.net

Nazioarteko Bikaintasun Campuserako proiektu honetara Zaragozako, Errioxako eta Lleidako unibertsitateekin batera aurkeztu da NUP. Proiektua nazioarteko batzorde batek ebaluatuko du

Gehiago irakurri

"Begirada bat gizakiaren muinari" hitzaldi zikloa

2010/10/20 - Unibertsitatea.net

Donostiako Zientziaren Kutxaguneak gizakiaren burmuinari buruzko hitzaldi zikloa antolatu du zientziaren astea ospatzeko bihartik aurrera. Hitzaldiak Zientziaren Kutxaguneko Newton auditorioan izango dira, 19:30etan.

Gehiago irakurri

UEUk zuzendari berria aurkeztuko du biharko ikasturte hasiera ekitaldian

2010/10/21 - Unibertsitatea.net

Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) bihar 2010/2011 ikasturteko irekiera ekitaldia egingo du Eibarko Ikastetxe Nagusian, arratsaldeko 19:00etatik aurrera.

Gehiago irakurri

UPV/EHUk eta UPNA/NUPek Nazioarteko Bikaintasun Campus kalifikazioa lortu dute

2010/10/22 - Unibertsitatea.net

Espainiako Gobernuak guztira 75 milioi euroko laguntza banatuko du zortzi irabazleen artean.

Gehiago irakurri

Karmele Artetxe da UEUko zuzendari berria

Karmele Artetxe da UEUko zuzendari berria

2010/10/25 - Unibertsitatea.net

Karmele Artetxeren hitzetan, "pertsonak eta proiektuak UEUren lehentasuna direlako onartu dut UEUko zuzendaria izatea, bestela balitz, ez dut uste trantze honetan jarriko nuenik nire burua".

Gehiago irakurri

UEUk unibertsitateko ikasmaterialak sustatzeko diru-poltsen deialdia egin du

2010/10/27 - Unibertsitatea.net

Diru-poltsek urte beteko iraupena izango dute eta 3.000 euroko diru-zenbatekoa.

Gehiago irakurri

Zientziaren eginkizuna arrantza-kudeaketan aztergai bihar UPV/EHUn

2010/10/28 - Unibertsitatea.net

Jardunaldian ozeanoen gehiegizko ustiapena eta Arrantza-Politika Komunaren erreforma aztertuko dituzte.

Gehiago irakurri

CAF-ELHUYAR sariak 2010

2010/10/29 - Unibertsitatea.net

CAF-Elhuyar Sariak 1994an sortu ziren eta erreferente bat bilakatu dira zientzialari eta kazetari zientifiko euskaldunen artean.

Gehiago irakurri

Mondragon Unibertsitateak Oñatiko campus berria inauguratu du

2010/11/02 - Unibertsitatea.net

Oñatin inauguratu duten campus berriak 20.000 koadroko azalera du eta 13,2 milioi euroko inbertsioa eskatu du.

Gehiago irakurri

Laneki, Lanbide Heziketako lehen hiztegi teknikoa on-line

2010/11/03 - Unibertsitatea.net

Laneki hiztegiak 5.600 kontzeptutik gora jasotzen ditu eta 10 urtetako lanaren ondorioa da.

Gehiago irakurri

UPNA/NUPeko ikasleek jaialdia antolatu dute bihar Iruñean

2010/11/04 - Unibertsitatea.net

Ikasleek antolatutako jaialdian parte hartzeko sarrerak salgai daude 14 eurotan. Egunean bertan ere erosteko aukera egongo da 16 eurotan.

Gehiago irakurri

Literatura Nobel Sariak euskaratzeko beka

2010/11/05 - Unibertsitatea.net

Sariketaren helburua izango da Mario Vargas Llosaren liburuetako bat euskarara itzultzea.

Gehiago irakurri

Gazteak, aisialdia eta euskara eztabaidagai Euskaltzaindian

2010/11/10 - Unibertsitatea.net

Azaroaren 19an izango da jardunaldia Bilbon eta izen ematea irekita egongo da azaroaren 18a arte.

Gehiago irakurri

EGA edo baliokidea D ereduan ikasteagatik

2010/11/17 - Unibertsitatea.net

Ikasketak euskaraz egin dituzten ikasleek euskara gaitasuna frogatzeko azterketa egitea ez dute beharrezkoa ikusten eta hori ari dira aztertzen orain.

Gehiago irakurri

"Ideia argitsuen lantegia" Euskal Herriko Gidoigileen Elkartearen eskutik

2010/11/18 - Unibertsitatea.net

Azaroaren 22tik 25eta antolatu dute lantegia eta irakaslea Valentín Fernández-Tubau izango da.

Gehiago irakurri

Teknoskopioa, gazteentzako Elhuyar Fundazioaren proiektu-lehiaketa

2010/11/22 - Unibertsitatea.net

Lehiaketaren bidez gazteak ikerketan eta ikertzaileen munduan murgiltzea da helburua.

Gehiago irakurri

Unibertsitateko ikasketen gaineko zalantzarik? egin galdera Iparrorratza orientazio-zerbitzuan

2010/11/23 - Unibertsitatea.net

Iparrorratza galdera-erantzunetan oinarritutako orientazio-zerbitzua da, doakoa, pertsonalizatua, on line eta euskaraz. 2008ko otsailean jarri zen abian eta harrez gero 470 galderatik gora erantzun dira.

Gehiago irakurri

Euskal unibertsitateak giza sareetan: 3. kapitulua

2010/11/24 - Unibertsitatea.net

Unibertsitatea.net atariko Katu-saldoa blogean Deustuko Unibertsitatearen, Mondragon Unibertsitatearen, Nafarroako Unibertsitatearen, UPNA/NUPen eta UPV/EHUren on line ospeaz dihardute.

Gehiago irakurri

Gastronomia eta Sukaldaritza Zientzietan Gradua abian jarriko da datorren ikasturtean

Gastronomia eta Sukaldaritza Zientzietan Gradua abian jarriko da datorren ikasturtean

2010/11/25 - Unibertsitatea.net

2011/2012 ikasturtean irekiko ditu ateak Zientzia gastronomikoetan arituko den fakultateak: Espainiar Estatuko lehenengoa eta ikerketarako eta berrikuntzarako zentroa izango duen munduko bakarra. Ikasketak gazteleraz eta ingelesez emango dira.

Gehiago irakurri

Arrainak harrapatu eta jaten dituen saguzar espezie bat ari da aztertzen UPV/EHUko ikerketa-talde batek

2010/11/29 - Unibertsitatea.net

Europan saguzar guztiak intsektujaleak zirela uste zen, baina Myotis capaccini espezie mediterranearrak arrainak harrapatu eta jaten dituela jakin da.

Gehiago irakurri

Nabigatu euskaraz

2010/12/03 - Unibertsitatea.net

Zure nabigazio-hizkuntza konfiguratzea eta euskara lehenestea oso garrantzitsua da. Izan ere, nabigatzailearen hizkuntzak esaten dio munduari zein den zure lehenengo hizkuntza. Zein da zurea? Euskara? Eta nola daukazu konfiguratuta zure nabigatzailea?

Gehiago irakurri

Europan existitu ez zela uste zen dinosauro espezie baten arrastoak aurkitu dituzte

2010/12/10 - Unibertsitatea.net

Aurkitutako dinosauroak 5-7 metro luze zituen eta 400-500 kilo inguru pisatzen omen zuen.

Gehiago irakurri

2011ra arte!

2010/12/17 - Unibertsitatea.net

Gehiago irakurri

Informatikari Euskaldunen Bilkura maiatzaren 12an ospatuko da Donostian

2011/01/10 - Unibertsitatea.net

UEUko Informatika Saila ari da bilkuraren 8. edizioa antolatzen.

Gehiago irakurri

Euskadiko Filmategiak "Zineguneak" sortu du

2011/01/11 - Unibertsitatea.net

"Zineguneak" ekimenak euskal zinegileen eta ikus-entzuleen arteko bilgunea izan nahi du.

Gehiago irakurri

HUHEZINEMAren 4. edizioa martxan da

2011/01/13 - Unibertsitatea.net

Gehiago irakurri

Euskal unibertsitateak giza sareetan eta AEBetako Duke unibertsitatea

2011/01/17 - Unibertsitatea.net

Unibertsitatea.net atariko Katu-saldoa blogean Deustuko Unibertsitatearen, Mondragon Unibertsitatearen, Nafarroako Unibertsitatearen, UPNA/NUPen eta UPV/EHUren on line ospeaz dihardute.

Gehiago irakurri

"Euskalaklip" bideo lehiaketa antolatu du Korrikak

2011/01/19 - Unibertsitatea.net

17. Korrikaren baitan Ikus-entzunezko sorkuntzari txokoa egin diote eta "Euskalaklip" bideo lehiaketa antolatu dute.

Gehiago irakurri

UEUren argitalpen berriak

2011/01/20 - Unibertsitatea.net

UEUk argitalpen berriak plazaratu ditu. Dagoeneko salgai daude www.ueu.org webgunean.

Gehiago irakurri

EkoEuskadi 2020 Garapen Iraunkorrerako Estrategia sortzeko partaidetza prozesua abian

2011/01/21 - Unibertsitatea.net

Eusko Jaurlaritzak gidatzen duen ekimen honen helburua oparotasun ekonomikoaren, ekitatearen, kohesio sozialaren eta ingurumenaren babesaren inguruan hausnartzea da, 2020. urtea helburu hartuta. Hausnarketaren emaitzak lagungarriak izango dira Euskadiko politika publikoak bideratzeko iraunkortasunaren alorrean.

Gehiago irakurri

IMH eguna ospatuko dute ostiralean

2011/01/26 - Unibertsitatea.net

Gehiago irakurri

Trans gantzak depresioaren atzean

2011/01/31 - Unibertsitatea.net

Gehiago irakurri

Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdia otsailaren 22an hasiko da

2011/02/04 - Unibertsitatea.net

"Punto de vista" fikziozkoa ez den zinemaren ospakizuna da eta otsailaren 22tik 27ra ospatuko da.

Gehiago irakurri

UEUren udaberriko ikastaroak

2011/02/07 - Unibertsitatea.net

UEUk udaberrirako antolatu dituen ikastaroak aurkeztu ditu. Zortzi dira martxoaren 1etik maiatzaren 31ra bitartean emango diren ikastaroak.

Gehiago irakurri

UPV/EHUren Plentziako Itsas-estazioak irailean irekiko ditu ateak

2011/02/08 - Unibertsitatea.net

itsas ingurumenaren osasunari eta hark giza osasunean duen eraginari buruzko ikerketa izango ditu giltzarri zentroak. Berau sortzeko Bizkaiko Foru Aldundiak 7 milioi euroko ekarpena egin du.

Gehiago irakurri

Ingumak, Euskal komunitate zientifikoaren datu-baseak, bloga sortu du: Ingumak laborategian

2011/02/09 - Unibertsitatea.net

UEUren Inguma Euskal Komunitate Zientifikoaren datu-baseak eguneroko lanen berri emateko "Ingumak laborategian" bloga sortu du. Bertan, Pruden Gartzia, Iñaki Alegria, Karmele Artetxe, Iosu Ziordia eta Uxune Martinez arituko dira.

Gehiago irakurri

Kimikaren Nazioarteko Urtea ospatzen ari dira Bilbon

2011/02/10 - Unibertsitatea.net

Otsailaren 7tik martxoaren 17ra bitartean hainbat jarduera antolatu dira Bilboko Alhondigan kimikak gizateriaren ongizateari egin dizkion ekarpenak aditzera emateko.

Gehiago irakurri

UEUren Nafarroako udaberriko ikastaroak

2011/02/11 - Unibertsitatea.net

Udaberrirako antolatu dituen hiru ikastaroetan izena emateko epea irekita du UEUk.

Gehiago irakurri

Proiektu teknologikoen ProeiktEIBAR lehiaketa

2011/02/14 - Unibertsitatea.net

4. edizioa da antolatu dutena eta batxilergoko eta goi mailako heziketa zikloetako ikasleek proiektuak aurkezteko aukera dute datorren otsailaren 28a arte.

Gehiago irakurri

Unibertsitatera sartzeko sarrera notak non bilatu ditzaket?

2011/02/15 - Unibertsitatea.net

Iparrorratza orientazio-zerbitzuak Euskal Herriko unibertsitateetako ikasketen sarrera notak eta prozesuak zeintzuk diren azaltzen duen informazioa bildu du.

Gehiago irakurri

G9ko unibertsitateek nazioarteko kooperazioaren alorreko tesi onena sarituko dute

2011/02/16 - Unibertsitatea.net

Euskal Herrian UPNA/NUPeko eta UPV/EHUko ikasleek dute parte hartzeko aukera eta doktoretza-tesiak martxoaren 31a aurretik aurkeztu behar dira.

Gehiago irakurri

Tesia euskaraz idatzi duen egilerik ezagutzen duzu?

2011/02/17 - unibertsitatea.net

Inguma datu-basean jasotako datuen arabera 1976tik gaur egunera arte 376 tesi idatzi dira euskaraz. Horietako 202 Tesiker egitasmoan daude bilduta dagoeneko.

Gehiago irakurri

"Euskal Unibertsitateak gizarte-sareetan" artikulu sorta Otarrea dokumentu biltegian

2011/02/18 - Unibertsitatea.net

Euskal Herriko 5 unibertsitateren on line ospea aztertzeko artikulu sorta Otarrea dokumentu biltegian dago eskuragarri.

Gehiago irakurri

Euskarazko kazetaritzaren 10. Jardunaldiak Nafarroako Unibertsitatean

2011/02/21 - Unibertsitatea.net

Nafarroako Unibertsitateko Iruñeako campusean antolatu dira Jardunaldiak eta sarrera librea da.

Gehiago irakurri

SER kateko "El Largero" kirol saioa Deustuko Unibertsitatetik arituko da bihar

2011/02/22 - Unibertsitatea.net

Bihar gaueko 12etatik 01.30etara bitartean emango da saioa Deustuko Unibertsitateko liburutegi berritik. Sarrerak mugatuak dira.

Gehiago irakurri

10 ikasletik 8 UPV/EHUn matrikulatu da azken ikasturtean

2011/02/23 - Unibertsitatea.net

Eustatek EAEko unibertsitateetako hainbat daturen berri eman du: matrikulatu kopurua, ikasketa hautatuenak, hautaprobetako emaitzak...

Gehiago irakurri

XI. Historia Jardunaldiak antolatu ditu Aranzadi Zientzia Elkarteak

2011/02/24 - Unibertsitatea.net

Martxoaren 2tik 23ra 4 hitzaldi antolatu ditu Aranzadi Zientzia Elkarteak 12. Historia Jardunaldietan.

Gehiago irakurri