Dokumentuaren akzioak
Kimikaren Nazioarteko Urtea ospatzen ari dira Bilbon
2011/02/10 - Unibertsitatea.net
Otsailaren 7tik martxoaren 17ra bitartean hainbat jarduera antolatu dira Bilboko Alhondigan kimikak gizateriaren ongizateari egin dizkion ekarpenak aditzera emateko.
2011a Kimikaren Nazioarteko Urtea da Nazio Batuen Batzar Nagusiak erabakita. Hori dela eta, Kimika hutsa gara lemapean, kimikak eguneroko bizitzan daukan garrantzia aditzera emateko jende guztiari zuzendutako jarduerak antolatu dituzte: hitzaldiak, tailerrak, lehiaketak...
Ekintzak otsailaren 7tik martxoaren 17ra bitartean egingo dira AlhóndigaBilbaon. Zehaztasun guztiak Kimikaren Nazioarteko Urtea webgunean aurkituko dituzu.