Dokumentuaren akzioak
"Cortada" Gasteizko Film Laburren Jaialdia gaur hasiko da
2010/11/15 - Unibertsitatea.net
Cortada, Gasteizko Film Laburren Jaialdiaren 14. edizioa gaur hasiko da.
Aurtengo edizioan 277 film jaso dira eta hauetatik 42 izan dira hautatuak. Bi sailetara aurkeztu dira lanak: Sail Ofizialera eta "Hemengoak" kategoria estreinatu berrira (Araban egin, ekoitzi eta filmatu diren lanen saila).
Proiekzioak gaur hasi eta azaroaren 19a arte emango dira Gasteizko bi gunetan:
- Sekzio ofizialeko 34 lan hautatuak:
- Guridi zinemetan, azaroaren 15etik 18ra, 20.00etan.
- "Hemengoak" kategoriako 11 lan hautatuak:
- Luis de Ajuria Aretoan, azaroaren 17an eta 18an, 18.30etan.
Informazio gehiago Cortada 2010 gunean.