Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Euskarazko kazetaritzaren 10. Jardunaldiak Nafarroako Unibertsitatean

Dokumentuaren akzioak

Euskarazko kazetaritzaren 10. Jardunaldiak Nafarroako Unibertsitatean

2011/02/21 - Unibertsitatea.net
Nafarroako Unibertsitateko Iruñeako campusean antolatu dira Jardunaldiak eta sarrera librea da.

Nafarroako Unibertsitatean urtero antolatzen dira Euskarazko kazetaritzaren Jardunaldiak. Aurtengoa 10. edizioa da eta Hizkeraz eta hizketaz lemapean prestatu dute.

Hiru egunetarako ekintzak prestatu dituzte unibertsitatean bertan (Iruñean). Hona hemen:


Otsailak 21, 18.00etan:

    • Esateko kazetaritza. Arantxa Arza (Euskadi Irratiko esataria). Giza Zientzien eraikineko 3. irrati estudioan.

Martxoak 3, 18.00etan:

    • Kronikak bost kontinenteetatik lau haizeetara. Ander Izagirre (kazetaria, idazlea). Giza Zientzien eraikineko 7. gelan.

Martxoak 10, 18.00etan:

    • Ikus-entzunezkoetarako euskara: kazetarientzako baliabideak eta HIKEA aplikazioa. Asier Larrinaga (EITBko hizkuntza arduraduna). Giza zientzien eraikineko 7. gelan.

Jardunaldietarako sarrera librea da.