Dokumentuaren akzioak
Komunikabideen eragin soziala aztergai
  2010/09/27 - Unibertsitatea.net
    
                   Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak (NAPI) eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) antolatuta, komunikabideek gaur egungo gizartean duten eragina aztertuko dute hitzaldi batean.
	               
                
            
            
        
                             
                             Hitzaldia Juan Cruz Ruiz-ek emango du, El Pais egunkariko zuzendariordea eta artikulu-egileak, eta bere esanetan, medioen eragin horrek konfiantza handia sortzen du iritzi publikoan; batzuetan, manipulatutako informazioa egiazkotik ez desberdintzerainokoa.
Hitzaldia gaur izango da Iruñeko Kondestablearen jauregian, 19:30etan. Sarrera irekia da.