Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian G9ko unibertsitateek nazioarteko kooperazioaren alorreko tesi onena sarituko dute

Dokumentuaren akzioak

G9ko unibertsitateek nazioarteko kooperazioaren alorreko tesi onena sarituko dute

2011/02/16 - Unibertsitatea.net
Euskal Herrian UPNA/NUPeko eta UPV/EHUko ikasleek dute parte hartzeko aukera eta doktoretza-tesiak martxoaren 31a aurretik aurkeztu behar dira.

G9 taldea osatzen duten unibertsitateek nazioarteko lankidetzaren esparruan landu den doktoretza-tesirik onena hautatzeko lehiaketa antolatu dute.

2008ko urtarrilaren 1etik 2010eko abenduaren 31ra bitartean doktoretza-tesia defendatutako ikasleek parte hartu dezakete, beti ere G9 taldea osatzen duten unibertsitate publikoetakoak badira. Euskal Herrian UPNA/NUPeko eta UPV/EHUko ikasleek dute aurkezteko aukera. Hauez gain Gaztela Mantxako, Extremadurako, Oviedoko, Kantabriako, Zaragozako, Balear Uharteetako eta Errioxako unibertsitateetako ikasleek parte hartu dezakete.

Lanak martxoaren 31a aurretik aurkeztu behar dira. Interesatuek hemen dituzte oinarriak (PDF) eta lana aurkezteko galdetegia (PDF).