Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Karmele Artetxe da UEUko zuzendari berria

Dokumentuaren akzioak

Karmele Artetxe da UEUko zuzendari berria

2010/10/25 - Unibertsitatea.net
Karmele Artetxeren hitzetan, "pertsonak eta proiektuak UEUren lehentasuna direlako onartu dut UEUko zuzendaria izatea, bestela balitz, ez dut uste trantze honetan jarriko nuenik nire burua".

Joan zen ostiralean UEUk 2010/2011 ikasturte irekiera ekitaldia antolatu zuen Eibarren duen Egoitza Nagusian, Markeskoan. Bertan UEUk argitaratzen duen Uztaro Giza eta Gizarte zientzien aldizkariaren 20. urteurrena ospatu zen eta UEUren zuzendari berria ere aurkeztu zen: Karmele Artetxe.

Karmele Artetxe Historian doktorea, ikertzailea eta une honetan UPV/EHUko irakaslea da. Orain arte UEUko Proiektu Arduraduna izan da eta aurretik UEUk sortu eta garatutako Inguma datu-basean dokumentalista lanean aritu zen.

Lore Erriondok eman dio Zuzendari testigua Artetxeri.