Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Nafarroako Unibertsitateko irakasle bik Bauwelt arkitektura saria lortu dute

Dokumentuaren akzioak

Nafarroako Unibertsitateko irakasle bik Bauwelt arkitektura saria lortu dute

2010/12/13 - Unibertsitatea.net

Nafarroako Unibertsitateko irakasle bik arkitekturako Bauwelt sarietako bat eskuratu dute.

Luis Suárez eta Asier Santas arkitektoak Bilboko Suárez Santas Arquitectos estudioaren sortzaileak dira eta Sevillako Parque Empresarial de Arte Sacro Y Afines lanarengatik jaso dute saria.

Bauwelt sariak bi urterik behin antolatzen dira eta mundu guztiko arkitekto gazteen opera primak saritzea du helburu. Nafarroako Unibertsitateko irakasleek Public Structures alorrean eskuratu dute.