Dokumentuaren akzioak
Ekologiari aplikatutako ekuazio estrukturalen ereduen gaineko ikastaroa UPV/EHUn
2010/12/09 - Unibertsitatea.net
UPV/EHUko Zientzia eta teknologia Fakultateko (ZTF-FCT) Landare Biologia eta Ekologia Saileko Arantza Aldezabal eta Nere Amaia Laskurainek ikastaroa antolatu dute Espainiako Lur Ekologia Elkartearekin (AEET) batera: Ekologiari aplikatutako ekuazio estrukturalen ereduak: sarrera.
20 eskola orduko ikastaroa izango da eta gehienez 40 pertsonek parte hartzeko aukera izango dute. Abenduaren 15, 16 eta 17an emango da Leioako campusean.