Dokumentuaren akzioak
"Be in Gipuzkoa" aurkeztu du Gipuzkoa Berritzen Innobasquek
Lurraldearen berrikuntza-tradizioa jendartean zabaltzeko helburuarekin, Gipuzkoa Berritzen- Innobasque-ek "Be in Gipuzkoa" liburua argitaratu du, iraganeko, oraingo eta etorkizuneko gertaera gogoangarriak jasotzen dituena, Gipuzkoa berrikuntzaren buru-buruan jartzen duena. Argitalpen honek kontatzen duen historia Ekaingo haitzuloetan hasten da, eta XXI. mendetik haratago doa.
Liburuak mugarri eraldatzaileak jasotzen ditu, berrikuntzaren ardatz hori gauzatzen lagundu dutenak: Ekaingo haitzuloa, Santiago bideak bultzaturiko konexioak,Loiolako Inazioren ikuspegi globala, itsasoak sorturiko aukerak, balea-arrantzaren negozioa, itsas aurkikuntzak, Juan Sebastian Elkano, Amerika… Gaur egungora iritsita, hemen MCC edo Donostiako Teknologia Parkea agertzen dira, eta Pedro Miguel Etxenike edo Juan Mª Arzak bezalako pertsonak.