Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Unibertsitateko ikasketen gaineko zalantzarik? egin galdera Iparrorratza orientazio-zerbitzuan

Dokumentuaren akzioak

Unibertsitateko ikasketen gaineko zalantzarik? egin galdera Iparrorratza orientazio-zerbitzuan

2010/11/23 - Unibertsitatea.net
Iparrorratza galdera-erantzunetan oinarritutako orientazio-zerbitzua da, doakoa, pertsonalizatua, on line eta euskaraz. 2008ko otsailean jarri zen abian eta harrez gero 470 galderatik gora erantzun dira.

Iparrorratza, Unibertsitatea.net atariko doako orientazio-zerbitzua da eta www.unibertsitatea.net/iparrorratza helbidean aurkituko duzu. Galdera-erantzunetan oinarritutako orientazio-zerbitzua da, doakoa, pertsonalizatua, on line eta euskaraz.

Unibertsitateko ikasketen gaineko zalantzaren bat baduzu (Bolognako prozesuak ekarri dituen aldaketak, selektibitatearen berrikuntzak,...) hauek bideratzeko tresna aproposa duzu Iparrorratza.

Iparrorratzaren atalak
  • Zuzenean orientatzaileari galdera egin zeniezaioke Iparrorratza atalean dagoen "Galdera egin" gunean zure zalantza idatzita. Erantzuna 3 laneguneko epean jasoko duzu.
  • Galdera idazteko zalantzak badituzu bisitatu Galderak egiteko aholkuak atala.
  • Publikatutako galdera erantzunetan bilatzen ari zaren informazio hori aurkitu zenezake. Iparrorratzeko sarrera orrian edo bilatzailea erabilita aurkituko dituzu.
  • FAQ galdera ohikoen atalean sarri errepikatzen diren galderak aurkituko dituzu.
  • Orientazioaren esparruarekin zerikusia duten eta zure interesekoek izan daitezkeen Esteka interesgarriak bilduta eta sailkatuta ditugu.
  • Iparrorratza zer den eta nola funtzionatzen duen argi geratu ez bazaizu egizu klik Zer da? atalean.

Iparrorratzaren ibilbidea

  • Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) 2006ko azaroan plazaratu zuen Unibertsitatea.net ataria. Beranduago, 2008ko otsailean, atal berri bat gehitu zitzaion atariari: Iparrorratza orientazio-zerbitzua.
  • 2008ko urrian Iparrorratza zerbitzua sortu eta hilabete batzuetara Estatu mailako Ikasketa- eta Lanbide- Orientabiderako I. Educaweb sariketan finalista geratu zen.
  • 2008ko otsailetik gaur arte 470 galderatik gora erantzun dira.
Gure berri

 

Gure lanaren gaineko informazio gehiago nahi izanez gero jarri gurekin kontaktuan. Gustura jarriko gara zurekin harremanetan.