Dokumentuaren akzioak
IMHko irakasleek eta ikasleek eguzkiarekin elikatzen den autoan hobekuntzak egingo dituzte
2010/11/26 - Unibertsitatea.net
Tknikak (Lanbide Heziketarako Berrikuntza Zentroak) eguzkiaren energiarekin elikatzen den autoaren prototipoa eraiki zuen. Hobekuntza mekaniko batzuk behar zituela ikusi zuten eta ardura hau IMHko 10 irakaslek hartu dute.
Egokitzapenak ikasleekin batera egingo dituzte abenduan. Asmoa da ikasleek autoarekin gidari lez 2011ko Murtziako Solar Racen parte hartzea.