Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian "Haur txikien mugimenduaren behaketa" jardunaldiak

Dokumentuaren akzioak

"Haur txikien mugimenduaren behaketa" jardunaldiak

2010/10/11 - Unibertsitatea.net
HIK HASIk azaroaren 5erako eta 6rako antolatu ditu jardunaldi hauek Durangon eta Donostian. Haur txikien mugimenduaren garapenak duen garrantziaz jabetuta, haurrak garapen egokia izan dezan, jaio berritik kontuan hartu beharko litzatekeena adieraziko da jardunaldietan.

Azaroaren 5ean (ostirala) DURANGON. Goizez.

Azaroaren 6an (larunbata) DONOSTIAN. Goiz eta arratsaldez

 

EGITARAUA

9:00. Materialaren banaketa.

9:30. Mugimendu askatasunaren garrantzia subjektibitatearen genesi goiztiarrean. Haren baldintzak eta arriskuak. (Gaztelaniaz)

* Myrtha Hebe Chocler. Buenos Aireseko (Argentina) Psikomotrizitate Eskolako zuzendaria. Psikologian eta Fonoaudiologian doktorea den emakume argentinar hau Fundari (Umeen Eskubideen Aldeko Fundazioa) erakundeko zuzendaria da. Kargu bera du Buenos Aireseko (Argentina) Catamarcako Unibertsitate Nazionaleko Umeen Garapenaren Arreta Goiztiarraren ikasketetan.

11:30. Atsedenaldia

12:00. Jauzia, otsoa eta etxetxoa. 2 urtekoekin egindako esperientzia.

* Elena Herran. EHUko irakaslea. Maistra, Psikomotrizitatean espezialista eta Psikologian doktorea. Urteak daramatza haur txikien ikerketak egiten.

13:00. MAHAI INGURUA

i Myrtha Hebe Chocler eta Elena Herran

14:00. Atsedenaldia

15:30. Haur Txikien mugimendua aztertzen

18:00. Amaiera

 

PREZIOAK:

  • Matrikula: 60 euro Donostian eta 40 Durangon

  • Norbanako harpideak: 30 euro Donostian eta 20 Durangon

  • Harpide langabetuak: 20 euro Donostian eta 10 Durangon

 

Matrikula HEMEN.