Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Euskadiko Filmategiak "Zineguneak" sortu du

Dokumentuaren akzioak

Euskadiko Filmategiak "Zineguneak" sortu du

2011/01/11 - Unibertsitatea.net
"Zineguneak" ekimenak euskal zinegileen eta ikus-entzuleen arteko bilgunea izan nahi du.

Euskadiko Filmategiak Zineguneak ekimena jarri du abian. Euskal zinegileen eta ikus-entzuleen arteko bilgunea izan nahi du eta horretarako urtean zehar estreinatuko diren euskal filmen irteera komertziala sustatuko du.

2011an estreinatuko diren film luzeen ekoizpenetan dabiltzan produkzio etxeei zabaldu die hauen berri emateko gonbitea, izan ere, Euskadiko Filmategiaren eta Euskal Herriko ikus-entzunezko alorrean lan egiten duten profesionalen arteko lankidetzak euskal zinemaren hedapena bultzatzea ahalbidetuko duela uste dute.