Dokumentuaren akzioak
DatorkiGunea, gazteentzako bilgunea
Horretan laguntzeko Datorkigunea irail honetan jarri da martxan eta 2011 urteko urtarrilera arte Gazteen parte hartzea, bide berrien bila gaia landuko da. 2011 urteko urtarriletik ekainera arte Gazteriak dituen arazo nagusien aurrean zer egin? izango da landuteko duten bigarren gaia.
Euskal Herriko zazpi lurraldetako 40 gazteak hilean behin bilduko dira, aurretik egindako lanean oinarrituz, eta Eusko ikaskuntzak prestatutako gidoi bat jarraituz, arazo hauen inguruan diagnosi bat definitu eta proposamenak edota lan ildo posibleak aurkezteko xedez. Bilerak mugikorrak izango dira, hau da, Araban, Bizkaian, Gipuzkoan, Ipar Euskal Herrian eta Nafarroan burutuko dira.