Dokumentuaren akzioak
UEUk unibertsitateko ikasmaterialak sustatzeko diru-poltsen deialdia egin du
2010/10/27 - Unibertsitatea.net
Diru-poltsek urte beteko iraupena izango dute eta 3.000 euroko diru-zenbatekoa.
UEUk unibertsitate-mailako euskarazko ikasmaterialak sustatzeko diru-poltsarako IX. deialdia egin du.
Hiru dira eskaintzen dituen poltsak, hauen iraupena urte betekoa izango da eta diru-zenbatekoa 3.000 eurokoa.
Ikasmaterialen esparrua unibertsitateko edozein jakintza-arlokoa izan daiteke eta dokumentazio aurkezteko azken eguna azaroaren 15a izango da.