Dokumentuaren akzioak
HAUSNARTU sarietara lanak aurkezteko epea zabalik dago
2010/10/14 - Unibertsitatea.net
Soziolinguistika Klusterrak Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren laguntzarekin antolatzen dituen III. HAUSNARTU – 2010EKO EUSKAL SOZIOLINGUISTIKA SARIETARA lanak aurkezteko aukera dago, oraindik, azaroaren 30a arte.
Sarion helburua euskal soziolinguistika teoriko edota metodologikoaren garapena eta berrikuntza indartzea da. Garapen teorikoa, metodologikoa eta saiakera-arloko lan hoberenak sarituko dira. Jatorrizko oinarri teorikoa edo ikuspuntua ez du zertan soziolinguistikaren arloari lotua izan behar. Beste zientzia arlo batzuetatik euskararen egoerara egokitutako beste lan-ildo batzuk ere aurkeztu ahal izango dira (antropologiatik, historiatik, psikologiatik, informatikatik e.a.).