Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian "Euskal Unibertsitateak gizarte-sareetan" artikulu sorta Otarrea dokumentu biltegian

Dokumentuaren akzioak

"Euskal Unibertsitateak gizarte-sareetan" artikulu sorta Otarrea dokumentu biltegian

2011/02/18 - Unibertsitatea.net
Euskal Herriko 5 unibertsitateren on line ospea aztertzeko artikulu sorta Otarrea dokumentu biltegian dago eskuragarri.

Unibertsitatea.net atariko Katu-saldoa blogean Laura Pascual Cantabrana eta Iñaki Agirre Pérezek Euskal Herriko 5 unibertsitateren on line ospea aztertzeko artikulu sortari eman zioten hasiera iaz: Euskal Unibertsitateak gizarte-sareetan.

Deustuko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitatea, UPNA/NUP eta UPV/EHU izan dituzte aztergai eta hainbat izan dira gaiaren inguruan landu dituzten artikuluak. Orain, artikulu sorta bildu eta Unibertsitatea.net atariko Otarrea dokumentu biltegian jarri dituzte intereseko duen edonork kontsultatzeko.