Dokumentuaren akzioak
Basalandare jangarriei buruzko ikastaroa antolatu du Aranzadi Zientzia Elkarteak
Munduko hainbat etnobotanikatako 80.000 espezie jangarrien artean, 7.000 espezie baino gehiago Europan sailkatuta daude, eta haietatik 500 euskal etnobotanika-kulturakoak dira, perretxikoak barne.
Baina Euskal Herrian beste etnobotanikek kontsumitzen dituzten eta bertan erabiltzen ez diren espezieak daude, Hala, Euskal Herriko eta inguruetako landare baskularretatik 2.000 baino gehiago eta ehunka perretxiko jangarriak dira edo jangarri egin daitezke, toxikoak izan arren.
Ikastaro honetan algen, landare baskularren, perretxikoen, likenen... munduko landare jangarriak zein diren ikasiko dituzte. Landare horien inguruko Euskal Herriko gastronomia tradizionala ikasiko dute, eta baita Europako eta munduko beste tokietako tradizio gastronomikoak ere.
Landare toxikoak jangarri izan daitezen desintoxikatzen ere irakatsiko dute, eta gramineoen eta bestelako landare baskularretako orrietatik proteinak nola atera daitezken ere bai.
Basalandare jangarriei buruz hitz egingo da ikastaroan, haien dekorazio, espezie, elikadura, elikagaien koloratzaile... aspektuei buruz.
Kontserbazioaren kontuari dagokionez basalandare jangarriak kontserbatzeko zenbait metodo irakatsiko dira.
- Datak: 26 klase urriaren 15etik maiatzera.
- Egunak: Ostiraletan 16:00tik 18:00ra..
- Lekua: Aranzadi Zientzia Elkartea (Zorroagagaina, 11 - Donostia - San Sebastián).
- Irakaslea: Daniel Pérez, etbobotanikoa.
- Salneurria:
- 100 euro (taldea 15 pertsonatik gorakoa bada).
- 130 euro (taldea 15 pertsonatik beherakoa bada).
- Izena emateko: 943466142.