Dokumentuaren akzioak
"Nutrivideo" lehiaketaren 3. edizioa Nafarroako Unibertsitatean
2011/01/25 - Unibertsitatea.net
Nafarroako Unibertsitateko Farmazia Fakultateak Nutrivideo lehiaketaren 3. edizioa jarri du abian.
13 eta 18 urte bitarteko gazteei dago zuzenduta eta hauen artean elikadura osasungarriaren garrantzia sustatzea da helburua. Lehiaketan parte hartzeko gazteek elikadura osasungarriarekin zerikusia duen bideo bat egin behar dute.
Bideoak maiatzaren 2a aurretik aurkeztu behar dira eta araudia betetzen dutenak Youtubera igoko dira, Nutrivideo Kanalera.