Dokumentuaren akzioak
Unibertsitateko ikasmaterialak sustatzeko diru-poltsen deialdia egin du UEUk
2010/10/04 - Unibertsitatea.net
Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) Unibertsitateko ikasmaterialak sustatzeko 2010. urteari dagokion diru-poltsen deialdia egin du.
Poltsa bakoitzaren iraupena gehienez urte betekoa izango da, eta diru-zenbatekoa 3.000 eurokoa. Jakintza-arlo guztietara irekita dagoen deialdia da hau. Oinarriak UEUren webgunean topatuko dituzu.
Azaroaren 15era arte aurkeztu ahalko da dokumentazioa.