Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Tesia euskaraz idatzi duen egilerik ezagutzen duzu?

Dokumentuaren akzioak

Tesia euskaraz idatzi duen egilerik ezagutzen duzu?

2011/02/17 - unibertsitatea.net
Inguma datu-basean jasotako datuen arabera 1976tik gaur egunera arte 376 tesi idatzi dira euskaraz. Horietako 202 Tesiker egitasmoan daude bilduta dagoeneko.

Tesiker, euskaraz idatzi diren tesiak biltzen dituen proiektua da, UEUren eta Eusko Jaurlaritzaren lankidetzatik sortua.

Inguma Euskal Komunitate Zientifikoaren datu-baseak jasotako datuen arabera 1976tik gaur arte 376 tesi idatzi dira euskaraz eta hauetako 202 Tesiker argitalpen digitaleko partaide dira.

Tesiker bilgunea osatzen jarraitzea da erronka eta Ingumak Laborategian blogetik horretarako deialdia egin dute. Beraz, doktoretza-tesia euskaraz egindakoa bazara edo egin duenen bat ezagutzen baduzu jarri harremanetan Tesikerrekin tesiker@ueu.org helbidean.