Ziztu bizian
IMH Sarietan sarituak
IMH sarien helburua, ikasketa garaian edo ondorengo lanbidearen garapenean nabarmendu diren IMHko Heziketa Zikloetako Ikasleei beraien esker ona erakustea da.
Europarako Kimikako 200 irakasle bilduko dira Donostian
Gaurtik hasi eta ostirala bitartean Europar batasuneko 200 Kimika irakasle inguru batzartuko dira EHUren Donostiako campusean Kimika Europarraren Sare Telematikoaren Elkartearen urteroko bilera egiteko.
UNEDek emakume eta gizonen arteko berdintasunaren inguruko ikastaroa antolatu du
Tuterako UNED zentroak emakume eta gizonen arteko berdintasunaren legea aztertuko duen ikastaroa antolatu du apirilaren 24, 25 eta 26an.
UEUk BURUXKAK liburutegi digitala aurkeztu du
Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) BURUXKAK liburutegi digitala aurkeztu du. Bere helburua unibertsitate mailako materiala erabiltzaileen esku jartzea da, batez ere unibertsitario euskaldunen eskura, ikertu, ikasi zein kontsultatzeko. Doako zerbitzu hau www.buruxkak.org helbidean topatu daiteke.
Barakaldon hirigintza gaietan espezializatutako hezkuntza zentru berria zabalduko dute
Uda ostean zabalduko ditu ateak eta besteak beste graduondokoak, ikastaroak, mintegiak eta konferentziak antolatuko ditu.
Angola, Bolivia eta Etiopiako emakumeen errealitatea argazkitan Gasteizen
Argazki erakusketa Haurralde Gobernuz Kanpoko Erakundeak antolatu du gaur hasi eta maiatzaren 4a bitartean.
Kontzertu ekonomikoaren gaineko dokumentazio-zentrua jarriko da martxan
Bizkaiko Foru Aldundiak eta EHUk bultzatuko dute ekimena.
"Hitzaditza 2007: diktaketa euskaraz" Baionan
Iazko edizio arrakastatsuaren ondotik, Euskal kultur erakundeak eta AEK elkarteak euskarazko diktaketa berriz antolatuko dute maiatzaren 5ean, Baionan.
Informatikako ikasle bi Google Summer Of Code-k hautatutakoen artean daude
Google Summer Of Code-n, iaz, 6.000 proiektutik gora aurkeztu ziren eta 600 baino ez ziren onartuak izan.
Arkeologo euskaldunek pinturak aurkitu dituzte Saharan
Euskal Herriko eta Saharako arkeologoek pintura eta grabatuak aurkitu dituzte Saharako Tiris eskualdean.
Deustuko Unibertsitateak hizkuntzei, curriculumari eta ikasle immigranteei buruzko I. jardunaldiak antolatu ditu
Jardunaldiak apirilaren 25, 26 eta 27an egingo dira .
Basque Research-en V. Tesi Sariak
V. Tesi Sarietan parte hartzeko tesien laburpenak maiatzaren 1etik ekainaren 10a bitartean aurkeztu daitezke.
Euskal Unibertsoa 07 ospatuko da bihar Ibaetako campusean
Euskal Unibertsoa eguna urtero Euskal Herriko campus batean egitea da asmoa. Aurten Ibaetako campusean egingo da.
Euskal antzerkiaz arituko dira Biarritzen
Pantxika Maitiak Daniel Landart elkarrizketatuko du datorren maiatzaren 5ean.
81 Leonardo beka Universidad de Navarrako ikasleen eskura
Leonardo beken helburua ikasleen lan gaitasuna hobetzea da.
Aisiari buruzko Ikerketa, Pentsamendu eta Hausnarketarako Foroa egingo da Deustuko Unibertsitatean
OcioGune Foroaren bigarren edizioa izango da ekainaren 6, 7 eta 8an Deustuko Unibertsitatean eta aisiako esperientzien azpian dauden prozesuak aztertuko dituzte.
Mondragon Unibertsitateko EKITEN Enpresa Ideia Berrien I. Lehiaketako saridunak
Lander Dominguez eta Nerea Rozas-ek, 1.000 € eta beraien proiektua gauzatzeko urte beteko beka irabazi dute.
Ikasle Abertzaleak Bolognaren aurkako deialdi berria egin du
Maiatzaren 7tik 11ra Bologna Prozesuaren kontrako eta ikasle eskubideen aldeko mobilizazioak deitu ditu Ikasle Abertzaleak.
"Fisika Jostagarri" liburua aurkeztu dute
Fisikaren gertakariak modu erakargarri batean eta euskaraz kontatzen ditu liburu honek. "Fisika jostagarri" liburuak, ehundik gora esperimentu jasotzen ditu.
Julio Lafuente da NUPeko errektore berria
Joan zen astean izan zen Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektorea aukeratzeko hauteskundeen bigarren itzulia.
Afrikako kontinentea sakon ezagutzeko ikastaroa antolatu du EHUk
"África: Historia, Política, Economía y Sociedad" ikastaroa antolatu du EHUko Nazioarteko Ikasketen Katedrak.
Euskal Informatikariak Donostian bilduko dira gaur UEUk eta Miramon Enpresa Digitalak deituta
Bilkuraren gai nagusia aurten, Web 2.0 izango da, eta 250 bat lagun bertaratuko dira.
Universidad de Navarrak XIV. Kirolaren eguna antolatuko du bihar
Antolatzaileek ekintza ugari antolatu dituzte eta iazko parte hartzaile kopurua gainditzea espero dute. Iaz, 9.000 pertsona hurreratu ziren eta 2.000 kirolarik parte hartu zuten.
Euskaljakintza Edublogs Estatu mailako sarietan txapeldun
Euskaljakintza bloga, batxilergoko 2. mailako Euskara irakasgaia lantzeko sortu zen duela 2 urte.
HUHEZIko festa eguna izango da ostiralean
Eguerdi aldera hasiko da festa Txomin-Txapelen jaitsierarekin eta gauerdia arte luzatuko da.
Tuterako campusa eraikitzen hasteko baimena eman du Nafarroako Gobernuak
2008-2009 ikasturterako lanen 1. fasea bukatuta egotea espero da. Lehenengo fase honen kostua 13,2 milioi eurotakoa izango da.
EE. UU. financia una investigación del CIMA de la Universidad de Navarra sobre patologías neuronales
UEUk zure neurrira prestatu du uda
Udako Euskal Unibertsitateak, uztailaren 2tik 20ra bitartean antolatuko du Baionan, Eibarren, Lizarran eta Iruñean Udako Ikastaroen 35. edizioa.
2012rako EHUko irakasleen %43ak eduki beharko du euskara perfila
4 urtetan 26 titulazio euskaratzea da helburua: 7 Arabako campusean, 9 Gipuzkoakoan eta 10 Bizkaian.
SMSak atzerrira merke bidaltzeko web gunea sortu du Universidad de Navarrako ikasle batek
"INNOVAMAS 2006" ekimena Universidad de Navarrako Enpresa Fundazioak antolatzen du eta aurten 37 ideiatik gora aurkeztu dira.
IMHk azkarrena.com jokoa jarri du martxan
azkarrena.com jokoan parte hartzeko erregistratu beharra dago. Oparien zerrenda maiatzaren 28tik aurrera irekiko da, baina ez da zein egunetan izango den esango. Noiz ote?
"Harrabots" kazeta sortu du EHUko ikasle talde batek
"Harrabots" euskara hutsean argitaratuko da eta bi asterik behin doako 1.500 ale banatuko dira unibertsitatean.
NUPeko Jorge Oteiza Katedrak ikerketa beka bat emango du
Beka Jorge Oteizaren pentsamendu eta lanean oinarritutakoa izango da eta urte bateko iraupena izango du. Hilero 900€rekin lagunduko da bekaduna.
Ostegunean hasiko da Leioako Umore Azoka
Maiatzaren 31tik ekainaren 3ra bitartean 49 konpainiaren 156 ikuskizun ikusteko aukera izango dugu Leioako Umore Azokan.
Universidad de Navarrak unibertsitateko fondo bibliografiko elektronikoa kontsultatzeko ataria sortu du
SABIO da sortu berri duten atariaren izena. Ikertzaileak eta irakasleak dira erabiltzaile ohikoak baina ikasleentzat ere tresna baliagarria dela diote egileek.
Medicus Mundik Deustuko Unibertsitateko ikasle bat saritu du
36 taldek parte hartu dute "Jovenes en busca del sur" ekimenean. Amaia Garcia eta bere taldeko kideak izan dira sarituak eta ekainean Perura joango dira 15 egunetarako.
Ikasleen euskara maila hobetzeko protokoloa onartu du HUHEZIK
Hizkuntza hobetzeko protokoloa datorren ikasturtean jarriko da abian eta plangintza hasi behar duten ikasleek konpromiso hitzarmen bat sinatu beharko dute.
UEUren udako ikastaroak aurkeztu ziren atzo Iruñean
UDA ZURE NEURRIRA da aurtengo udako ikastaroen leloa eta berrikuntzez beteta datoz. 30 ikastaro antolatu diztuzte, gustu guztietarako eginak. Urteroko saio osagarriak ere egongo dira.
NUPeko erresidentzia irailean irekiko da eta 250 leku izango ditu
Ikasturte berriarekin jarriko da martxan erresidentzia eta Arrosadiako Campus barruan egongo da kokatuta. 3 apartamentu mota izango ditu eta 250 pertsonantzako tokia.
Bihartik hasita EAEko 7.804 ikaslek egingo dute unibertsitaterako Hautaprobetako azterketa UPV/EHUn
Ekainaren 6tik 8ra bitartean egingo dira Hautaprobako azterketak eta bertan parte hartuko duten ikasleen %52ak euskaraz egingo ditu.
UPV/EHUren Euskararen Plan Gidariaren zirriborroa eta unibertsitateko euskararen bilakaera
UPV/EHUk web gunean ezarri ditu astelehenean aurkeztutako dokumentuak.
Nafarroako ikasleek datorren astean egingo dituzte unibertsitatera sartzeko frogak
Ekainaren 13, 14 eta 15ean izango dira unibertsitatera sartzeko azterketak. Iazko azterketak NUPen web gunean jarri dituzte.
Polimero hitzaren definizio onenak irabaziko du Lea Artibairen Ikastetxearen lehiaketa berria
Zer dira polimeroak?. Galdera hauxe erantzun behar da 10 lerrotan lehiaketan parte hartzeko. Ekainaren 29a baino lehenago bidali behar dira erantzunak.
Euskal Zine eta Bideo Bileraren 30. edizioa egingo da aurten
Azaroaren 19tik 24ra egingo da Lekeition eta lanak aurkezteko epea irailaren 12an bukatuko da.
Haur euskaldunen komunikazio-garapena neurtzeko tresna euskarara egokitzen dabiltza
Tresna hau erabilita haur batek hizkuntzarako duen gaitasuna neurtu daiteke eta datorren ikasturtean erabilgarri egongo da.
Universidad de Navarrako ikasle Ekintzaileen Klubak urte bete darama lanean
91 ikaslek parte hartzen dute Universidad de Navarraren ekimen honetan eta enpresa mundua eta ikasleen mundua uztartzeko hainbat ekintza antolatu dituzte.
Bizkaian Deustuko Unibertsitateak egingo ditu frantseseko azterketa ofizialak
DELF-DALF Frantziako Hezkuntza Ministerioak ematen dituen frantseseko agiri ofizialak eskuratzeko lehenengo deialdia 2008ko otsailean egingo du DUk.
"Txandakako Ingeniaritza, aukera bat belaunaldien arteko erreleboarentzat" mintegia antolatu du IMHk
IMHk antolatutako mintegiaren helburua, belaunaldien erreleboaren arazoa hobeto ezagutzea, sakonki aztertzea, irtenbideak proposatzea eta esperientziak gertutik entzutea da.
Gizarte-marjinazioari buruzko mahai ingurua egingo da gaur Bilbon
Joan Subirats-ek zuzendutako hirietako gizarte-marjinazioari buruzko ikerlanaren aurkezpena egingo da gaur Bilbon antolatu den mahai inguruan.
UPV/EHUn unibertsitatera sartzeko proba egin duten ikasleen ia %96ak gainditu du
Ekaineko deialdian aurkeztu ezin izan zirenek edo gainditu ez dutenek uztailaren 4, 5 eta 6an izango dute ezohiko deialdia.
Homeopatiaz arituko dira NUPeko Udako Ikastaroetan
Ikastaroa, ekainaren 27 eta 28an egingo da. Matrikutzeko epea ekainaren 25ean bukatzen da.
Zumaiako itsaslabarra Paleozenoa aztertzeko lekurik egokiena
Paleozenoa aztertzeko mundu mailako erreferentzia izango da Zumaiako Itzurun hondartza. Euskal Herrian ez dago honelako beste izendapenik.
Airea Girotzeko Ingeniaritzako masterra jarriko dute martxan Deustuko Unibertsitateak eta Saunier Duval-ek
Masterraren prestaketa lanetan, Ingeniari, Ingeniari Tekniko, Arkitekto eta Arkitekto Teknikoen elkargoek parte hartu dute.
"Bikaintasunaren campusa" Furteventuran egingo da uztailean
Hirugarren urtea da antolatzen dena eta aurten landuko den gaia "Africa: dando futuro al presente" izango da.
Objektu Hegalari Ezezagunen misterioaz hitz egingo dute Bilbon
Uztailaren bosterako lau hitzaldi eta mahai-ingurua antolatu dituzte Bilboko Bidebarrieta Liburutegian.
Etxegorrik etxebizitzaren arazoa hobeto ulertzen laguntzeko lana egin du
Arkitekturako ikasle taldeak lau urte hauetan egindako lanaren emaitza da "Etxebizitzaren arazoa ulertzeko hainbat klabe" lana.
Zer-OH!, Zergatik orain eta hemen?
Hauxe da UEUk Udako Ikastaroetan parte hartutako ikasle eta irakasleei egiten dien galdera.
Euskarazko IKT-en inbentarioa
Eusko Jaurlaritzak herritarren eskura jarri du IKT-en alorreko euskarazko proiektuen inbentarioa.
Materialen Fisika Zentro berria egingo dute
Zentro berria Gipuzkoako campusean egongo da eta 2007ko udazkenean hasiko dira lanak.
Hizkuntza gutxituei buruzko nazioarteko ikastaroa antolatu dute Deustuko unibertsitatean
Euskara, bretoiera, okzitaniera, zeinu-hizkuntza eta pano hizkuntza landuko dituzte besteak beste.
Universidad de Navarrak eta ISEM Business School-ek hitzarmena sinatu dute
Moda munduan lan egin nahi duten graduatuei zuzendutako masterra elkarrekin diseinatuko dute.
Polimeroen definiziorik zehatzena eta zuzenena
"Lotura kimikoen bidez elkartutako unitate errepikakor edo monomeroek osatzen duten makromolekulak dira polimeroak" izan da definizio saritua.
UPV/EHUko Kimikari talde batek Antonio Esteve Fundazioaren X. saria jaso du
Kimika Zientzien fakultateko ikerlarien lana saritu dute etorkizunean minbiziaren kontrako farmakoen garapenerako lagungarria izan daitekeen molekula berri bat aurkitu dutelako.
Deustuko Unibertsitateko liburutegi berria 2008ko udaberrian zabalduko dute
36 milioiko kostua izango du liburutegiak eta hezkuntzan eta ikerketan erreferente izatea lortu nahi dute.
Arte erakusketa Izuran
Baserrian ere kulturak bere lekua duelako uda guztian zehar izango da arte erakusketa Izuran.
Zabalkunde Teknologikorako Jardunaldia Mondragon Unibertsitatetan
Jardunaldiaren helburuak dira, batetik egiten ari diren garapen teknologikoak eta aplikazio industrial posibleak ezagutaraztea, eta bestetik, proiektu hauen kontsortzioan, aplikazio berriekin, parte hartzeko interesa duten enpresa berriak aurkitzea.
"Hizkuntzen kudeaketa enpresan" mintegia IMHn
Elgoibarko IMHk, enpresa industrialak eta aholkularitzak gonbidatu nahi ditu antolatuko duen jardunaldi teknikoan beraien produktu, zerbitzu edo praktika eleanitzak aurkezteko.
Hileta-erritu berri bat aurkitu dute Trebiñon egindako indusketetan
San Kilezen aurkitutako giza hondarrak Trebiñoko Konterrian ezagutu diren antzinakoenak dira.
Arrosadiako Ludoteka hirugarren urtez zabalik
Ekaineko azken astetik iraileko lehenengo astera egongo da zabalik eta 165 neska-mutikok parte hartuko dute.
Lan merkatura sartzen laguntzeko beka gipuzkoarrentzat
Hautagaien profilaren arabera, bekaren diru kopurua 6.000 eta 12.000 euro bitartekoa izango da.
Garapenaren Biologia lantzen duen UPV/EHUko aldizkari bat aipatuenen artean
"The International Journal of Developmental Biology", Garapenaren Biologia alorreko nazioarteko 34 aldizkarietatik bederatzigarren geratu da 2006an. 2005ean 21. postuan egon zen.
Mondragon Unibertsitatea Cumulus diseinu eskolen munduko sarean sartu da
Gaur egun 124 kide ditu eta besteak beste Brasil, Kanada eta Korea daude herrialde parte hartzaileen artean.
Software librearen II. Unibertsitate Lehiaketa antolatu du Sevillako Unibertsitateak
Irailaren 15ean zabalduko da lehiaketan izena emateko epea.
IKTB Enpresen Sorkuntzarako V. Lehiaketa
9.000€ eta 1.000€ bitarteko 5 sari banatuko dituzte besteak beste.
UEUk udazkeneko ikastaro eskaintza kaleratu du
Eibarren dago UEUren Ikastetxe Nagusia eta bertan emango diren ikastaroetan izena emateko epea irailaren 17an irekiko da.
Deustuko Unibertsitateak WebLabekin izandako esperientziak batu ditu liburu batean
Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultatea da web 2.0 teknologiaz diseinatuta dagoen laborategi bakarra duen ikastegia. Laborategian 300 ikaslek egin dituzte praktikak PC, PDA eta mugikorren bitartez.
Web orrialdeen inguruko formazioa eskainiko die EKEk iparraldeko elkarteei
Formazioan web orrialdeak, blogak eta irudi galeriak sortzen ikasteko aukera emango da besteak beste.
269 ikasle dabiltza NUPek antolatutako "zero ikastaroetan"
Ikastaroen helburua unibertsitate ikasketetan baliagarri izango zaien formazio osagarria ematea da.
Nazioarteko 33 adituk aztertuko dute Natur Zientziak eskoletan nola irakasten diren
HUHEZIk antolatutako mintegia irailaren 21 eta 22an izango da Eskoriatzan eta Arantzazun hurrenez hurren.
15 urte eta gero EHUko irakasle berriro
Irakasleria propioaren figura eskatuz egon dira azken 15 urteotan Leioako Campusaren atean Jose Ramon Etxebarria, Jexux Mari Zalakain, Nikolas Xamardo, Antton Azkargorta, Enrique Lopez eta Luis Herrero.
Software librea: sistema, sarea, segurtasuna eta web-aplikazioa
Ikastaroaren helburu nagusia da software librean oinarritutako zerbitzari baten funtzio garrantzitsuenak garatu ahal izatea.
'Elhuyar dictionary/hiztegia' argitaratu dute Elhuyar Fundazioak eta Elkar argitaletxeak, elkarlanean
Elhuyar Fundazioak eta Elkar argitaletxeak, elkarlanean, Elhuyar dictionary/hiztegia argitaratu dute.
Maria Egea katedra aurkeztu du Universidad de Navarrak
Katedrak Maria Egea zenaren ideal profesionalak bultzatu nahi ditu.
Bideo bidezko publizitatea da interneten emaitzarik onenak ematen dituena
Iragarkia bideoaren lehen hamar segundoetan sartzea komeni dela ondorioztatu dute ikerketan.
Nazioarteko 9 ikasle egongo dira HUHEZIn Erasmus proiektuari esker
Ikasleek ikasi eta komunikatu ingelesez egingo duten arren oinarrizko euskara izango dute irakasgai.