Dokumentuaren akzioak
Deustuko Unibertsitateak hizkuntzei, curriculumari eta ikasle immigranteei buruzko I. jardunaldiak antolatu ditu
2007/04/24 - Unibertsitatea.net
Jardunaldiak apirilaren 25, 26 eta 27an egingo dira .
Deustuko Unibertsitateko Filosofia eta Letren Fakultateak
apirilaren 25, 26 eta 27an lehenengoz antolatuko dituzte hizkuntzei, curriculumari eta ikasle immigranteei buruzko jardunaldiak.
Jardunaldien helburua, autonomia erkidegoetako hezkuntza arautuko ikastetxeetan azken urteotan sortu den egoerari erantzutea izango da. Hain zuzen, hartzen dituen komunitatearen hizkuntza ikasi behar duten ikasle immigranteen egoerari erantzutea.
Jardunaldiak irakasleei, kultura bitartekariei, ikastetxeetako aholkularitza arduradunei eta oro har interesa duen edonori zuzenduta daude.Egitaraua:
- Apirilak 25 (17:00-20:30):
Paraninfoan, 'Metodología de enseñanza de
las lenguas de acogida' eta 'Los espacios afectivos en el aula de
segundas lenguas' gaiak landuko dira.
-
Apirilak 26 (17:30-19:45): Paraninfoan, 'Estrategias de aprendizaje en función de la
procedencia cultural y lingüística del alumnado inmigrante' eta
'Alumnado inmigrante de incorporación tardía y enseñanza de lenguas:
los primeros pasos' gaiak jorratuko dira.
- Apirilak 27 (9:00-13:30 / 16:30-20:30): Entzungelan, 'Plurilingüismo en el aula: la Lengua de los estudiantes', 'Integración de lenguas y contenidos en el marco de la enseñanza reglada', 'La enseñanza de la gramática en el aula de español como L2 para el alumnado inmigrante', 'El aprendizaje de una L2 a través de las distintas áreas de Educación Secundaria', 'El papel de las universidades en ante el reto educativo y social que plantea el alumnado inmigrante no-castellano parlante' eta 'Evaluación y perspectivas futuras de la enseñanza de L2 en contextos escolares' gaiak aztertuko dira.