Dokumentuaren akzioak
Materialen Fisika Zentro berria egingo dute
UPV/EHU-k eta Consejo Superior de
Investigaciones CientÃficas (CSIC) erakundeak hitzarmena sinatu dute
Materialen Fisika Zentro (MFZ) berria eraikitzeko.
MFZ, CSIC eta UPV/EHUren Zentro Mistoa da. 1999an sortu zen eta Euskal Autonomia Erkidegoan CSIC erakundeak parte hartzen duen bi zentroetako bat da. Gaur egun 60 langile ditu (ikertzaileak, teknikariak eta ikerkuntzako laguntzaileak) Gipuzkoako campusean, Bilboko Zientzia eta Teknologia Fakultatean eta Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoan banaturik.
MFZ zentroko eraikin berria, Gipuzkoako campusean egingo dute eta zortzi milioi euroko aurrekontua izango du. Eraikinak 4.500 m2-ko azalera
eraikia izango du eta hiru solairu izango ditu.