Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Hizkuntza gutxituei buruzko nazioarteko ikastaroa antolatu dute Deustuko unibertsitatean

Dokumentuaren akzioak

Hizkuntza gutxituei buruzko nazioarteko ikastaroa antolatu dute Deustuko unibertsitatean

2007/07/04 - Unibertsitatea.net
Euskara, bretoiera, okzitaniera, zeinu-hizkuntza eta pano hizkuntza landuko dituzte besteak beste.
Deustuko Unibertsitateak uztailaren 9tik 12ra hizkuntza gutxituei buruzko nazioarteko ikastaroa antolatu du.

Ikastaroa ingelesez emango dute nazioarteko adituek eta lau saioz osatuko da. Besteak beste euskara, bretoiera, okzitaniera, zeinu-mintzaira eta pano hizkuntzak aztertuko dituzte hizkuntza bakoitzaren sistema sintaktikoak eta fonologikoak deskribatuz eta hizkuntzalaritzaren teoriaren testuinguru zabalagoan kokatuz.

Ikastaroa uztailaren 12an bukatuko da eta uztailaren 13an eta 14an Hizkuntzalaritzako Ikasleen Nazioarteko 4. Biltzarra (BIDE) ospatuko da. BIDEren helburua da hizkuntzetako ikertzaileak elkartzea eta topaketarako eta hausnarketarako foro bat sortzea.

Ikastaroari eta biltzarrari buruzko argibide gehiago HEMEN aurkituko duzue.