Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Europarako Kimikako 200 irakasle bilduko dira Donostian

Dokumentuaren akzioak

Europarako Kimikako 200 irakasle bilduko dira Donostian

2007/04/11 - Unibertsitatea.net
Gaurtik hasi eta ostirala bitartean Europar batasuneko 200 Kimika irakasle inguru batzartuko dira EHUren Donostiako campusean Kimika Europarraren Sare Telematikoaren Elkartearen urteroko bilera egiteko.


Gaurtik hasi eta ostirala bitartean Europar batasuneko 200 Kimika  irakasle inguru batzartuko dira EHUren Donostiako campusean Kimika Europarraren Sare Telematikoaren Elkartearen urteroko bilera egiteko. Bilera honek europar esparruan Kimikako irakaskuntzaren proiektuen garapenerako norabideak finkatzeko balioko du, bai eta garapen hori aurrera eramateko taldeak sortzeko ere.

Elkarte hau (www.ectn-assoc.org) Belgikan sortu zen 1996. urtean Europako hainbat unibertsitateko irakasleen ekimenez eta une honetan, 150 unibertsitate hartzen ditu bere baitan. Bere sorreratik elkarte hau Europako Komisioak finantzatzen du Socrates/Erasmus programaren zati bezala eta kimikako lehen zikloaren kualifikazioa (Eurobachelor) garatzeko markoa definitu du. Eurobachelor labelak kualifikazio eta tituluen nazioarteko errekonozimendua sustatu nahi du.