Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Euskarazko IKT-en inbentarioa

Dokumentuaren akzioak

Euskarazko IKT-en inbentarioa

2007/06/29 - Unibertsitatea.net
Eusko Jaurlaritzak herritarren eskura jarri du IKT-en alorreko euskarazko proiektuen inbentarioa.

Hizkuntza Politikako Sailburuordetzak (HPS) Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien (IKT) arloan euskaraz dauden proiektu eta ekimenak biltzeko asmotan 2006an alor honetako inbentarioa egiteari ekin zion.

EAEko agenteek emandako informazioaz baliatuz egin da inbentarioa, hain zuzen herritarrei IKT-en alorrean euskaraz dauden baliabideak eta tresnak zeintzuk diren jakinarazteko.

HEMENTXE duzue inbentarioa.