Dokumentuaren akzioak
Basque Research-en V. Tesi Sariak
2007/04/25 - Unibertsitatea.net
V. Tesi Sarietan parte hartzeko tesien laburpenak maiatzaren 1etik ekainaren 10a bitartean aurkeztu daitezke.
Basque Research-ek 5. aldiz antolatuko du aurten Tesi sariketa.
Ekimena, 2003an sortu zen, euskal ikertzaile gazteen lanak ezagutarazteko.
Harrezkero, doktore-tesia amaitu berri duten hainbat ikertzaileren
dibulgazio-lanak aurkezten dira sarietara urtero, eta handik
gizarteratzeko bidea egiten dute. Deialdiaren bidez, Euskal Herriko
unibertsitateetan egiten den ikerketa berria zertan
den jakiteko aukera eskaintzen da.
Zientzia eta Teknologia Tesiak Gizarteratzeko V. Tesi sarietan parte hartu nahi baduzu maiatzaren 1etik ekainaren 10a bitartean bidali behar duzu zure tesiaren laburpena.
Zehaztasun guztiak HEMEN aurkituko dituzu.