Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Ostegunean hasiko da Leioako Umore Azoka

Dokumentuaren akzioak

Ostegunean hasiko da Leioako Umore Azoka

2007/05/28 - Unibertsitatea.net
Maiatzaren 31tik ekainaren 3ra bitartean 49 konpainiaren 156 ikuskizun ikusteko aukera izango dugu Leioako Umore Azokan.
Leioako Udalak eta Kultur Leioak maiatzaren 31tik ekainaren 3ra bitartean Umore Azoka antolatu dute Leioan.

1996an hasi ziren Umore Azoka antolatzen, hasieran barrualdean egiten ziren ikuskizunak baina zuen arrakasta ikusita 2000. urteaz gero kanpoan egiten hasi ziren.

Urtez urte finkatzen joan den ekimena da eta konpainia, programatzaile eta zaleen topagune eta eszenatoki bihurtu da.

Aurten, 49 konpainiaren 156 emanaldi ikusteko aukera egongo da.

Informazio guztia Umore Azokaren web gunean aurkitu dezakezu: eskuko egitaraua, liburuxka...