Dokumentuaren akzioak
"Hizkuntzen kudeaketa enpresan" mintegia IMHn
2007/07/18 - Unibertsitatea.net
Elgoibarko IMHk, enpresa industrialak eta aholkularitzak gonbidatu nahi ditu antolatuko duen jardunaldi teknikoan beraien produktu, zerbitzu edo praktika eleanitzak aurkezteko.
"30+10 Mintegia: Hizkuntzen kudeaketa enpresan"
jardunaldia antolatzen ari da urriaren 25erako Elgoibarko Makina Erremintan Institutua (IMH). Asmoa da sektore industrialari
merkatuan dauden zerbitzu, produktu eta praktika eleanitzak
ezagutaraztea eta hurbiltzea.
IMH jardunaldiko egitaraua antolatzen ari da eta orain deialdia egiten die enpresa edo aholkularitzei, eleanitzeko produktu, zerbitzu edo praktika onen azalpena mintegian emateko.
Interesik izanez gero uztailaren 27a baino lehen deitu 943744132 telefonora edo idatzi imh@imh.es helbidera.