Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Euskal Unibertsoa 07 ospatuko da bihar Ibaetako campusean

Dokumentuaren akzioak

Euskal Unibertsoa 07 ospatuko da bihar Ibaetako campusean

2007/04/26 - Unibertsitatea.ne
Euskal Unibertsoa eguna urtero Euskal Herriko campus batean egitea da asmoa. Aurten Ibaetako campusean egingo da.

EHBE-k antolatutako Euskal Unibertsoa 07 bihar ospatuko da Ibaetako campusean.

Euskal Unibertsoa, urtero Euskal Herriko campus batean Euskal Unibertsitatea irudikatu, aldarrikatu eta askotariko lagunen laguntzarekin praktikan jarri nahi duen ekimena da, non mahainguru, tailer, hitzaldi eta saio ezberdinak egiten diren, baita Euskal Unibertsitatearen aldeko ekitaldia ere.

Goizeko 9.30etan hasi eta arratsaldeko 18.30ak bitartean 6 ataletan (Teknologia Berriak, Kimika, Hezkuntza, Hizkuntza, Ekonomia eta Irakasleak-ikasleak) banatutako  hainbat jarduera antolatu dituzte. Ekitaldi Nagusia 13.30etan egingo da.

Euskal Unibertsoa 07ren informazio guztia HEMEN aurkituko duzu.