Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian "Fisika Jostagarri" liburua aurkeztu dute

Dokumentuaren akzioak

"Fisika Jostagarri" liburua aurkeztu dute

2007/05/07 - Unibertsitatea.net
Fisikaren gertakariak modu erakargarri batean eta euskaraz kontatzen ditu liburu honek. "Fisika jostagarri" liburuak, ehundik gora esperimentu jasotzen ditu.

Fisika Jostagarri liburua Eduardo de Campos Valadares brasildarraren "FĂ­sica mais que divertida" liburuaren itzulpena da. Itzulpena Elhuyar Fundazioak egin du eta helburua da, zientzia, hezkuntza, aurkikuntza eta berrikuntzarekin uztartzea.

Norberak egiteko proiektu erraz eta merkeetatik abiatuta urrats eta garapen berrietarako testuinguru egoki bat eskaintzea du oinarri liburuak.

Liburua bost ataletan dago banatua:

    • Mekanika dibertigarria
    • Argiarekin jolasean: optika
    • Atomoen mundua eta gure mundua: Hotza, beroa eta burbuila erraldoiak
    • Soinuekin jolasean: akustika
    • Esperimentu elektrizatzaileak: elektrizitatea eta magnetismoa.