Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Universidad de Navarrak unibertsitateko fondo bibliografiko elektronikoa kontsultatzeko ataria sortu du

Dokumentuaren akzioak

Universidad de Navarrak unibertsitateko fondo bibliografiko elektronikoa kontsultatzeko ataria sortu du

2007/05/29 - Unibertsitatea.net
SABIO da sortu berri duten atariaren izena. Ikertzaileak eta irakasleak dira erabiltzaile ohikoak baina ikasleentzat ere tresna baliagarria dela diote egileek.

SABIO (Sistema de Acceso y Búsqueda de Información Online) du izena Universidad de Navarrako Liburutegiak Zerbitzu Informatikoen laguntzarekin martxan jarri duen atariak.

Bertan erabiltzaileek unibertsitateko fondo bibliografiko elektronikoan bilaketak erraztuko ditu. Bilaketa anitzak gaitzen ditu hainbat liburutegi, aldizkari, web gune eta bilatzaileetan. Azken finean metabilatzaile bat da.

Bilaketa zehatzak eta orokorrak gaitzen dira. Besteak beste, zuzenean kontsultatu daitezke datu-base, aldizkari eta liburu elektronikoak, eta bere ezaugarri nagusia da emaitzak esango digula bilatzen dugunaren euskarri elektronikorik dagoen. Ez dagoen kasuetan zuzeneko eskaera egin daiteke unibertsitatera.

Erabiltzaile nagusiak irakasle eta ikerlariak diren arren, ikasleentzat ere tresna baliagarria dela ziur daude.

Ekimena, ANECA (Agencia Nacional de
Evaluación de la Calidad y Acreditación) diru-laguntzari esker jarri dute martxan.

Universidad de Navarrak, SABIOren gaineko gida laburra prestatu du erabiltzaileen zalantzak argitzeko. HEMENTXE DUZU