Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Universidad de Navarrak XIV. Kirolaren eguna antolatuko du bihar

Dokumentuaren akzioak

Universidad de Navarrak XIV. Kirolaren eguna antolatuko du bihar

2007/05/11 - Unibertsitatea.net
Antolatzaileek ekintza ugari antolatu dituzte eta iazko parte hartzaile kopurua gainditzea espero dute. Iaz, 9.000 pertsona hurreratu ziren eta 2.000 kirolarik parte hartu zuten.
Universidad de Navarrak Kirolaren Eguna ospatuko du bihar Iruñean.

14. urtez antolatuko duten Kirol Egun honetarako 59 ekintzatik gora antolatu dituzte: Taekwondo txapelketa, futbol 7 torneoa, pista amerikarra, txikienentzako antzerkia, globo aerostatikoa, argazki lehiaketa, tonbola, aire akrobaziak...  Hau guztia koordinatzeko beharrezkoa izango da Universidad de Navarrako 100 ikasle baino gehiagoren laguntza.

Jaia unibertsitatera ez ezik hiri guztira zabaldu nahi dute eta antolatzaileek, iazko 9.000 parte hartzaileen kopurua gaindituko dela uste dute.