Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian 2012rako EHUko irakasleen %43ak eduki beharko du euskara perfila

Dokumentuaren akzioak

2012rako EHUko irakasleen %43ak eduki beharko du euskara perfila

2007/05/18 - Unibertsitatea.net
4 urtetan 26 titulazio euskaratzea da helburua: 7 Arabako campusean, 9 Gipuzkoakoan eta 10 Bizkaian.

EHUk, Gobernu Kontseiluan 2008-2012ra arteko Euskara Planaren zirriborroa aurkeztu du.

Planaren arabera, 4 urtetan irakasle elebidunen kopurua %43koa izango da (orain %35ekoa da) eta administrazioko langileena %53koa. Honek esan nahi du helburuak betetzeko urtean 57 irakasle elebidun postu sortu beharko dituela eta 4 urtetan zehar administrazioko eta zerbitzuetako 112 lanpostu.

Titulazioen euskarazko eskaintza ere oso urria dela aitortu dute eta egoera hobetze aldera titulazioak euskaratuko dituzte: Arabako campusean 7 titulazio, 9 Gipuzkoakoan eta 10 Bizkaian.

EHUko Gobernu Kontseiluak maiatza amaiera arte du alegazioak aurkezteko epea.