Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Bihartik hasita EAEko 7.804 ikaslek egingo dute unibertsitaterako Hautaprobetako azterketa UPV/EHUn

Dokumentuaren akzioak

Bihartik hasita EAEko 7.804 ikaslek egingo dute unibertsitaterako Hautaprobetako azterketa UPV/EHUn

2007/06/05 - Unibertsitatea.net
Ekainaren 6tik 8ra bitartean egingo dira Hautaprobako azterketak eta bertan parte hartuko duten ikasleen %52ak euskaraz egingo ditu.

Asko eta asko dira unibertsitaterako Hautaproba azterketak prestatzen ari diren ikasleak. Adibidez, bihartik aurrera, Euskal Autonomia Erkidegoko 7.804 ikaslek hasiko dituzte azterketak UPV/EHUn. Beraietatik 4.080k euskaraz egingo dute eta gainontzekoek gaztelaniaz. Zehazki, hauexek dira datuak lurraldeka:



Euskaraz Gazteleraz Guztira
Araba 414 595 1.009
Bizkaia 1.870 2.145 4.015
Gipuzkoa 1.796 984 2.780


Azterketak, ekainaren 6, 7 eta 8an izango dira eta honela egongo dira banatuta:

    • Asteazkena (ekainak 6), 16.00etan: Hizkuntza eta Literaturako proba. Ondoren, Historia edo Filosofiakoa.
    • Osteguna (ekainak 7), 10.00-13.00/16.00-19.00: Batxilergoan egindako espezialitateko derrigorrezko eta hautazkoen probak izango dira (Batxilergo Artistikoko ikasleek proba hauek Arte Ederren Fakultatean egin beharko dituzte).
    • Ostirala (ekainak 8) 10.00etatik aurrera: euskarako azterketa izango da, eta gero aukeratutako atzerriko hizkuntzako azterketa (ingelesa, frantsesa edo alemana).

7.804 ikasle hauek 41 epaimahaitan egingo dituzte azterketak, honetara banatuta: 6 Araban; 13 Gipuzkoan, eta 22 Bizkaian.