Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Euskararen merkatu balioa jardunaldia

Dokumentuaren akzioak

Euskararen merkatu balioa jardunaldia

2007/07/12 - UEU
UEUren udako ikastaroen barruan, gaur eta bihar Euskararen ­Merkatu Balioa ­izeneko ­jardunaldia egingo da ­Eibarren.


Euskalgintzaren unibertsoak EUSKARA hitza letra larriz idatzi ohi du betidanik. Hizkuntza gutxiengotu eta jatorri erabat berezikoa ­izatearen ondorioz edo, euskal hiztunek ez dute nolanahiko erantzukizuna beren ­kontzientzien buruhausterako: hizkuntza zahar honen biziraupenaz arduratzea eta bere osasun ona bermatzen ahalegintzea ­gizarte-baldintza erabat zailetan.

Ingurune horretan, jardunaldi honek ­bestelako ikuspegien inguruan hausnartu nahi du euskarari buruz, galdera batzuei erantzunez:

    • Nola nahastu euskara marketin, komunikazio-tresna eta ekonomiaren ikuspegitik sortutako planteamenduekin? Zein da ­ikuspegi horien balioa?
    • Zein da euskarak duen merkatu-­balioa? Nola hausnartu, nola aztertu, ­hizkuntza baten merkatu-balioa?

Informazio gehiago hemen duzue