Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Klima aldaketari buruzko zentro berri baterako hautagai bila dabil Ikerbasque

Dokumentuaren akzioak

Klima aldaketari buruzko zentro berri baterako hautagai bila dabil Ikerbasque

2007/07/02 - Unibertsitatea.net
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila mundu mailako eta jakintza-alor arteko klima aldaketari buruzko ikerketa-zentro baten irekiera sustatzen ari da.

Ikerbasque, zentrorako zuzendari eta ikertzaile seniorren posturako hautagai bila dabil. Hautagaiek, zientzia fisikoetan edo giza-zientzietan izan behar dute formazioa.

Zentroko ikerketa-lerro nagusiak izango dira:
      • Eredu-klimatiko integratua.
      • Klima aldaketaren ondorio sozioekonomikoak (egokitzapena eta mitigazioa).
      • Ingurumen inpaktuaren balorazioa eta ahultasuna.
      • Nazioarteko lankidetza.

Interesa izanez gero informazio gehiago hemen aurkituko duzu.