Dokumentuaren akzioak
Lan merkatura sartzen laguntzeko beka gipuzkoarrentzat
GipLan 2007-2008 Beka Programa, Kutxa eta Gaia Euskal Herriko Elektronika eta Informazio Teknologien Elkartearen arteko elkarlanetik sortu den diru-laguntza da.
Bekaren helburua da Euskal Herriko enpresetan lan-praktikak egiteko laguntza emanez gazte gipuzkoarrak lan-merkatuan sartzen laguntzea .
Beka eskuratzeko, Lanbide Heziketako tituluduna edo unibertsitateko tituluduna izan beharra dago. Titulazio guztiek tokia duten arren, profil teknikoa dutenei lehentasuna emango zaie.
Gehienez, 20 beka emango dira 07-08 ikasturterako eta 13 hilabeteko epea izango dute. Eskaerak aurkezteko epea irailaren 13an amaitzen da.
GipLan 2007-2008 Bekaren gaineko informazio guztia HEMEN duzu.