Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian 15 urte eta gero EHUko irakasle berriro

Dokumentuaren akzioak

15 urte eta gero EHUko irakasle berriro

2007/09/13 - Unibertsitatea.net
Irakasleria propioaren figura eskatuz egon dira azken 15 urteotan Leioako Campusaren atean Jose Ramon Etxebarria, Jexux Mari Zalakain, Nikolas Xamardo, Antton Azkargorta, Enrique Lopez eta Luis Herrero.

15 urteren ostean Jose Ramon Etxebarria, Jexux Mari Zalakain eta Nikolas Xamardo EHUko irakasle izango dira berriz ere.

Irakasleria propioaren figura eskatzen egon dira 15 urtez pankarta baten atzean UPV/EHUko Leioako Campuseko atean. Espainiako funtzionario izan barik lan kontratu iraunkorraren bitartez unibertsitateko irakaslea izatea zen beraien eskaera.

2004an Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako Sailburua zen Anjeles Iztuetak lan kontratuko irakasle iraunkorraren figura sortu zuen baina PSOEk ez zuen onartu konstituzioaren aurka zihoala eta.

Orain, egoerari buelta ematea lortu da eta figura berria lortzeko aukera dute 5 urtez eskolak emandako irakasleek.