Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian IMHk azkarrena.com jokoa jarri du martxan

Dokumentuaren akzioak

IMHk azkarrena.com jokoa jarri du martxan

2007/05/23 - Unibertsitatea.net
azkarrena.com jokoan parte hartzeko erregistratu beharra dago. Oparien zerrenda maiatzaren 28tik aurrera irekiko da, baina ez da zein egunetan izango den esango. Noiz ote?

Elgoibarko IMH Makina Erremintaren Institutuak azkarrena.com jokoa jarri du martxan.

Zerrenda bat ireki da jokoan apuntatzeko eta parte hartzaileen artean sari sorta banatuko da: MP3, kamera digitalak, txirrinduak...

Nola lortu daitezkeen?  parte hartzailea zerrendara apuntatzen da, baina ez da esango oparien zerrenda noiz irekiko den, soilik maiatzaren 28tik aurrerako egun baten izango dela.

Zerrenda ireki dela konturatuta, puntuak biltzea da sariak irabazteko bidea. Puntuak lortzeko besteak beste jendearen botoak lortu behar dira. Pertsona bakoitzak beste bost pertsonari botoa emateko aukera dauka, berdinari behin baino gehiago ez.

Puntuak biltzen joango dira parte hartzaileak, baina zerrendak itxi bitartean ez dute jakingo zein postutan geratu diren. Beraz zerrendak itxita irabazleen izenak jakinaraziko dira.

Informazio guztia HEMEN aurkituko duzue.