Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Arrosadiako Ludoteka hirugarren urtez zabalik

Dokumentuaren akzioak

Arrosadiako Ludoteka hirugarren urtez zabalik

2007/07/20 - Unibertsitatea.net
Ekaineko azken astetik iraileko lehenengo astera egongo da zabalik eta 165 neska-mutikok parte hartuko dute.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) aurten hirugarren urtez Arrosadiako Ludoteka jarri du martxan.

Familia eta lan mundua bateratzeko laguntza bat da ludoteka eta ekaineko azken astetik iraileko lehenengo astera zabalik izango da goizeko 07.45etik 15.00etara.

Arrosadiako ludotekan batez ere NUP-eko komunitateko kideen seme-alabek parte hartzen dute, aurten, 3 eta 12 urte bitarteko 165 neska-mutikok.

Ludoteka zerbitzua euskaraz jasotzeko aukera eskaini da eta aukera honetaz 67 ume baliatuko dira.